Jalgi hadi plazara
Hasiera » Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara

Ura bodegatik ari zaigu sartzen tronban

2008-10-21  //  Euskara  //  Iruzkinik ez

Mikel Zalbidek espresio hori erabili zuen euskara galtzekotan nondik galduko den adierazteko. Ulibarri Programak antolatutako Eskola Hiztun Bila XII. Jardunaldietan sarrerakoa egin zuen Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko buruak. Hala esan zuen ehunka irakasleren aurrean: “Eskolaren ahaleginak merezi du, baldin eta gizarteak onartzen badu, baldin eta belaunez belauneko transmisioa egiten bada”.

(gehiago…)

Prentsaurrekoak eta alferrikako gastuak

2008-09-23  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

Itxura egingo dugu. Mahai dotorean, entzuleen aulkien maila baino gorago liburua aurkeztu nahi dutenak eseriko dira. Pare-parean beraiek tripodea jarriko dute, mahaian eseri aurretik azkenak Rec zanpatuko du. Bideoz grabatutakoa sarean jarriko dute derrepentean. Hara hor prentsaurreko digitala.

(gehiago…)

Media Market-en euskaraz egiten baduzu, kontuz

2008-09-15  //  Euskara  //  Iruzkin bat

Babalore aurpegiarekin begiratu nion esan zidanean “si no me hablas en castellano no te entiendo nada”. Arazoa saltzaileak omen dauka, ez delako gai euskaraz ari dena ulertzeko, baina belarriak lurreraino jaitsita, atera nintzen ni handik, ez bera: Euskaraz egin nion galdera gaztelaniaz errepikatu nion, aipatu berri dudan babalore aurpegiarekin eta xuabe-xuabe.

(gehiago…)

Bi loro desagertutako hizkuntza hitz egiten

2008-09-15  //  Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

David Crystal hizkuntzalaria.

David Crystal hizkuntzalaria.

1799an Alexander Von Humboldt naturalista alemaniarra Venezuelara joan zen Orinoco ibaira. Von Humboldtek jakin zuen, bera iritsi baino egun batzuk lehenago Karibeko tribu indigena batek auzoko maypure jendea eraso eta kide guztiak hil zituela. Maypureek maskota gisa zerabiltzaten loroak jaso zituen tribu erasotzaileak eta horietako bat Von Humboldten eskuetara heldu zen. Mayrupe jendearen hizkuntza “hitz egiteko gai” zen bizidun bakarra zen. Naturalistak loroak zerabilen hiztegia jaso zuen; fonetikoki bada ere.

(gehiago…)

Joxerra Gartzia agoniatik, euskara nora daramagun galdezka

2008-06-27  //  Euskara  //  Iruzkinik ez

Joxerra Garzia.

Joxerra Gartzia.

Duela aste batzuk Manu Robles Arangiz Fundazioaren eskutik eskaini zuen hitzaldia Joxerra Gartziak. Entzule gehienak ELAko langileak ziren. Lasai aritu zen berriketan, petit comitén. Euskarari buruz hitz egiten aspertuta dagoela azpimarratu zuen hasiera-hasieran eta berak esan bezala, agoniatik hitz egin zuen, “diagnostikoan behar bezainbeste pesimista izan behar baita”.

(gehiago…)

Gazume, haize-errotak eta energia beharrak

2008-06-04  //  Energia  //  Iruzkinik ez

Gazume, haize errotak jarriko balira.

Gazume, haize errotak jarriko balira.

Jose Ignacio Hormaetxe: “Herri txikia gara, energia aukera gutxi dugu. Asko kontsumitzen dugu eta gero eta gehiago kontsumituko dugu”. Alberto Frias: “Energia eolikoaz ari garela, Eusko Jaurlaritzaren joko zelaia ondo azaldu behar da: haize-erroten plana egin daiteke ikuspegi ekonomikotik ala gizarte eta ingurumen ikuspegitik. Jaurlaritzak lehenengoa aukeratu du”. Roberto Bermejo: “Energia fosilek goia jo dute, Euskal Autonomia Erkidegoak energiaren %87 energia fosiletatik lortzen du. Petrolioarekiko dependentzia murrizteko plan drastikoa egin behar da eta gero trantsizio luze eta mingarria izango dugu”.

(gehiago…)

Gazumen haize-errotak jarri nahi dituzte

2008-05-21  //  Energia  //  Iruzkinik ez

Gazumeko aldapa.

Gazumeko aldapa.

Ez da gaurko kontua, aspalditik dauka Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan orain daudenak baino haize-erroten parke gehiago egiteko asmoa. Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren jomugan dagoen mendietakoa da Gazume, Gipuzkoako Hernio mendigunean, Asteasu, Errezil eta Bidaniako lurretan 997 metro harrapatzen dituena. Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak mahai-ingurua antolatu du haize-erroten energiaz hausnartzeko.

(gehiago…)

Haur indigenen heziketa krimen izendatu nahi dute

2008-05-06  //  Hezkuntza, Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

“Kee izeneko mutikoa barnetegira bidali zuten umea zela. Navajoz hitz egiteagatik zigortu egiten zuten, ohikoa zenez. Etxera Gabonetan eta udan baino itzultzen ez zenez, familiarekin harremana galdu zuen. Hazi ahala gero eta uzkurragoa zen zurien munduarekiko eta navajoen munduarekiko, ez navajoz ez ingelesez, ez baitzen gai zailtasunik gabe komunikatzeko. Hizkuntzarik gabeko milaka navajoetako bat gehiago zen jada. 16 urte zituenerako alkoholikoa zen, heziketarik ez zuen eta bihozgabetuta zegoen, identitaterik gabe. Keeren historia salbuespena baino araua da”.

(gehiago…)

Hizkuntzen Egituren Munduko Atlasa on-line

2008-04-22  //  Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

WALS delakoa, alegia The World Atlas of Language Structures liburu eta CD-ROM formatuan argitaratu zen 2005ean. Britainia Handiko Oxford University Press-ek orain on-line jarri du.

(gehiago…)

IV. Jardunaldi Feministak asteburu honetan

2008-04-10  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

IV. Jardunaldi Feministak.

IV. Jardunaldi Feministak.

Hamahiru urte eta gero, Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinadorak antolatuta, Portugaleten egingo dira apirilaren 12an eta 13an jardunaldi feministak. Feministok eraldaketarako borrokan izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitateko Eskola Nautikoan hitzaldiak, tailerrak eta aisialdirako tartea izango dira.

(gehiago…)

34 / 35«Aurrekoa10203032333435Hurrengoa»

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA