Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Europeada 2008, ez Euro 2008
2008-03-04 // Kirola // Iruzkinik ez
Europeada 2008.
Ekainaren 29a al daukazu buruan? Egun horretan, Austrian, Viena hiriburuan, finala jokatuko delako? Frantzia-Ingalaterra? Italia-Alemania? Hori Eurokopa da, eta gu ez gara hortaz ari, Europeada 2008az baizik. Antolatzaileek, batik bat Europako Nazioen Batasun Federalak, ederki dakizki Eurokopako futbol partidak noiz diren eta intentzio guztiarekin egun batzuk lehenago antolatu dute Europako nazio gutxituen arteko futbol txapelketa, futbol zale amorratuak eta ez hain amorratuak Europako hizkuntza eta nazio gutxituen errealitateaz jakitun izan daitezen.
(gehiago…)
Liet-Lavlut, hizkuntza gutxituen “Eurobisioa”
2008-02-26 // Hizkuntzak, Musika // Iruzkinik ez
Liet-Lavlut 2006.
Bakarlariek eta taldeek, Europako edozein hizkuntza gutxituetan aritzen direnek, denek dute lekua 2008ko urriaren 18an Suedian egingo den musika lehiaketako finalerako. 2002an hasita, lau edizio antolatu dira gaur arte eta bosgarrengoan parte hartu nahi duten abeslari eta taldeek maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dituzte abestiak.
(gehiago…)
Ukan sariak ‘Gaztezulo’ aldizkariarentzat eta ‘Labe Pirolitikoak’ iragarkiarentzat
2008-02-07 // Euskara, Hedabideak // Iruzkinik ez
Gaur banatu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bi sariak. Gaztezuloren izenean Alberto Irazu Gaztezuloko zuzendariak jaso du Ukan Berrikuntza saria; Ukan Publizitate saria berriz, Fagor Electrodomesticos enpresako Kontseilu Errektoreko presidente Fernando Gómez-Acedok. Ukan Berrikuntza saria 12.000 euroz dago hornituta eta Ukan Publizitate saria 6.000 euroz. Kultura Sailak azaldu duenez, Ukan Berrikuntza sariaren helburua hauxe da: “Kontsumitzaileen premiak eta beharrak ase eta, aldi berean, ekonomikoki bideragarria egite aldera berariazko ahalegina egin duen euskarazko hedabidea saritu eta dagokion jendaurreko aitorpena egitea”. Ukan Publizitate sariaren xedea berriz: “Produktu edo zerbitzu bat irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea. Hori egite aldera, iragarkiaren hizkuntza-erabilera baino ez da gogoan hartu, hau da, egokitasuna, zuzentasuna eta jatortasuna”.
Katalana ofizial Ipar Katalunian
2008-02-05 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Iazko abenduaren 10ean onartu zuen Frantziako Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Orokorrak La Carta del catalá. Erabaki horren arabera, katalana ofiziala izango da departamendu horretan eta beraz, balio hori izango du Ipar Katalunian. Albistea Vilaweb webgune katalanak zabaldu du eta azpimarratu du albiste hori isilean igaro dela orain arte, nahiz eta gertaera historikoa den elkarte eta erakunde katalan askorentzat. Kontseilu Orokorrak hiru eremutan ditu eskuduntzak: errepideak, gizarte zerbitzuak eta eskolak. Sinatutakoaren arabera, Institut d’Estudis Catalans-en (Katalanaren Akademia) esanetara legoke Kontseilua hizkuntza kontuetan. Bestalde, Kontseiluaren lana izango da katalan hizkuntza zein kultura transmititzea, biziraupena ziurtatzea, edonolako esparru publikotan katalana presente izatea eta ikasgela elebidunak irekitzea.
L’Arche de Zoé-ren helburua haurrak salbatzea zen, ez adoptatzea
2007-10-29 // Gizartea // Iruzkinik ez
Eskifaia atxilotuta Txaden.
Hamasei lagun atxilotu dituzte Txadeko Errepublikan 103 ume afrikar Frantziara ustez legez kontra eraman nahi izateagatik. Adopzio ilegala eta haurren trafikoa leporatu dizkiete eta Txadeko Gobernuaren esanak baino ez ditu jaso komunikabideen gehiengoak. Atxilotuetatik bederatzi frantziarrak dira eta zazpi espainiarrak. Atxilotuak (haurrak hegazkinean eramango zituen eskifaia salbu) L’Arche de Zoé Gobernuz Kanpoko Erakunde frantziarreko kideak dira. ARGIA astekariak uztailaren 29ko astekarian (2099. zenbakia) Gobernuz Kanpoko Erakunde honen proiektuaren berri eman zuen. Erreportaje horretako informazioa eman zigun Lekorneko (Lapurdi) Maite Bergarak (haur bat etxean jasotzeko asmoa zuen) eta proiektuaren bestelako helburu hau azaldu zigun: Sudango Darfurretik 10.000 haur Europara eta Amerikara eraman nahi zituzten jaioterrian gosez eta egarriz hil ez zitezen. Haurrak artatzeko eta zaintzeko prest zeuden familiak bildu zituzten Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eta jada prest ziren haurrak jasotzeko. Helburua umeak salbatzea zen eta horretarako familietan jasotzea eta ez adoptatzea, haurrok umezurtzak izan arren Sudanen adopzioa ilegala dela bai baitakite.
David Crystal hizkuntzalari galesak hitzaldia eskaini zuen atzo Bilbon
2007-09-25 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
David Crystal hizkuntzalaria.
Unescok antolatuta, David Crystal soziolinguista galesak Zer egin hizkuntza gutxituek biziraun dezaten izenburuko hitzaldia eman zuen atzo (24) Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Hizkuntza gutxituek bizirauteko etorkizunari begira giltzarri diren hiru gaiak aipatu zituen: hiztunek hizkuntza hori salbatzea nahi izatea; agintaritza erakundeek hizkuntzen ardura izatea, batik bat Europako eta nazioartekoek; eta dirua. Ondoren, zehaztasun gehiago azaldu aldera, “hamar aginduak” eman zituen, hori bai, “Sinaíra igo gabe”.
(gehiago…)