Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Atalak: Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a
Aizturrak eskuan…
German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten talde histeriarako joera izendatzen duena –Angst horren jatorriari dagokionez, adituak ez dira bat heldu: batzuek 19. mendean aurkitzen dituzte haren arrastoak; bertze zenbaitek, aldiz, Bigarren Mundu Gerrak eragindako traumaren egozten diote eritasun aleman hori sortu izana–.
Nolanahi den ere, titulua harrigarria da, ez baitago argi zer den espezifikoki alemana Jörg Buttgereit, Michal Kosakowski eta Andreas Marschall hirukoteak egindako film honek aztertzen duen beldurrean. Are harrigarriagoa, pentsatzen badugu –nik pentsatzen dudan bezala–, hiru atalek konpartitzen duten gaia ez dela beldurra, fantasia baizik: fantasia sado-masokista (Buttgereit – Final girl), mendeku fantasia (Kosakowski – Make a wish) eta fantasia sexuala (Marschall – Alraune).
Jörg Buttgereit da hiruretan atal laburrena, nire ustez hoberena, eta, akaso, gehien arriskatu dena. Lehen planoak erabiliz, neska baten eta haren akuriaren arteko paralelismoa ezartzen du zuzendariak. Neskaren offeko bozak azalduko digu gero nolako ohiturak dituzten akuriek, dokumental batean bezain hotz; bitartean, neska bere eguneroko zereginetan ikusiko dugu: maskota zaintzen, gosaltzen, gela batean ohatzeari lotua dagoen gizona torturatzen –zikiratze pasarteak luze iraunen du naski ikusleen oroimenean–. Hondarrean, iduri luke dena –basatiki torturatze eta mutilatze pasarte horiek– neskaren irudimenean gertatzen dela, beldurpean bizi ondotik aitaren etxea –ohatzeko gizona aita baldin bada– uztea erabaki duen egunean.
Buttgereiten filmeko osagai guziek estetika koherentea osatzen dute, bat egiten dute helburu bat erdiesteko, ikuslea deseroso sentiarazteko hain zuzen ere; Michal Kolakowskiren filma, berriz –neonazi talde baten eskutik poloniar jatorriko bi gazte gormutuk jasaten duten sufrikarioa erakusten duena–, ez da hain koherentea, eta, nire iduriko, ez du tonu egokia aurkitzen asmatu. Ez dakigu naziexploitation pieza ustez irri-emangarri baten aitzinean gauden, edo borrero-biktima harremanari –eta alemanen erru sentimenduari– buruzko hausnarketa serioa egin nahi duen pelikula baten aitzinean. Histrionikoegia da, eta erakusten duen indarkeria, nekagarria. Hiruretan, dudarik gabe, eskasena.
Nire azentua gustatzen zaizu?
Alraune, Andreas Marschallen filma, German Angsteko luzeena da, eta segur aski klasikoena. Plazer bila dabilelarik, mandragora erabiliz zernahi fantasia asetzen dituen klub sekretu eta esklusibo bat aurkituko du Berlingo moda argazkilari batek, baina klub horren gibelean urratu behar ez diren misterioak badira: Alraune hitzak –mandragora– badu zer ikusteko Alptraum –amesgaiztoa– hitzarekin, abisatuko dio pertsonaia batek Eden protagonistari.
Giallo-aren eta David Cronenberg-en eraginak nahasten dituen filma da Marschallena; baina horiek nire gustuko osagaiak izanda ere, aitortu behar dut hasmentatik jasanezina egin zitzaidala Edenen papera egiten duen aktorea –Milton Welsh–, eta horrek, jakina, neurri batean zapuztu egin zidan filmaren gozamena.
Mmmm…
Bai Alraune bai Make a wish ingelesez daude eginak –Marschallena, pertsonaia nagusia, argazkilaria, atzerritarra delako; Kosakowskirena, neonaziek Ingalaterratik etorririko gonbidatu bat duten aitzakia txatxuarekin–, eta horrek ere German bere tituluan hain harro erakusten duen film honen gozamena zapuztu zidan. Jörg Buttgereitena da osorik alemanez filmatua dagoen bakarra.
Film desorekatua da German Angst. Espero izatekoa zen bezala, Buttgereiten estetika zikinak eta nihilismoak ez dute hutsik egiten: film honen hiru ataletarik bat ikustekotan, harena ikusiko nuke nik. Ikusleak bi atal ikusteko astirik balu, ikus ditzala lehena eta hirugarrena. Kosakowskiren naziexploitation eta torture porn koktela, ordea, bakarrik bertze erremediorik ez bada.
Zuzendariak: Jörg Buttgereit, Michal Kosakowski & Andreas Marschall
Gidoilariak: Jörg Buttgereit, Goran Mimica, Michal Kosakowski & Andreas Marschall
Aktoreak: Lola Gave, Axel Holst, Matthan Harris, Annika Strauss, Milton Welsh, Kristina Kostiv
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2015