Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Tokyo Tribe
Atalak: Egile-zinema
Die, you motherfuckers
Harkaitz Canoren Twist nobelan, bi pertsonaia –ez naiz oroitzen zein, buruz ari naiz– arteari buruzko mintzaldi batera joan dira, eta, halako batean, batek zera galdegin dio bertzeari: “Asko falta da?” Zineman, edo DVDak ikusten ditudalarik, behin baino gehiagotan gogoratzen naiz Twisteko pasarte horretaz; Sion Sonoren Tokyo Tribe filmean, 40. minutuaren bueltan hain zuzen ere. Eta erantzuna baietz da, 40. minututik akaberaraino aunitz falta dela, filmak kasik bi ordu irauten baitu –denbora objektiboan, betiere; denbora subjektiboan, gutienez hiru ordu; eta norbaitek motherfucker erraten duen aldi guziak kenduz gero, ordu eta erdia edo–.
Irudimena eta dirutza erabili dituzte, dudarik ez da, Tokyo Tribeko dekoratuak, jantziak eta orrazkera xelebreak diseinatu eta prestatzeko. Normaltzat jotzen ahal dugu, beraz, interes ñimiñoena izan lezakeen istorio baten gidoia idazteko gogorik eta astirik gabe gelditu izana. Horren ordez, eskema hau eskaintzen zaio ikusleari: The Warriors (Walter Hill, 1979) filmeko New York bezala, film honetan Tokioko auzo guziak hainbat bandaren artean daude banatuak. Buppa erregeak, banda handien eta indartsuenaren nagusiak, hiri osoa menderatu nahi du, baina, bere harridurarako, talde txikien motherfucker guziak batu eginen dira motherfucker handi horren kontra, eta sekulako bataila gertatuko da. Narrazioaren ikuspuntutik, filma ez doa urrunago, pertsonaiak definitzeko tenorean arropatik eta oinarrizko lau –tira, egia erran, bi, gehienez ere hiru– ezaugarritarik haratago ez doan bezalaxe. Aipatua dut: 40. minutuaren inguruan ohartu nintzen ez nekiela nor ari zen saltoka, itzulipurdika eta ostikoka noren kontra, ezta zergatik ere, baina, are makurrago, inporta ere ez zitzaidala sobera inporta.
I’m gonna kick some ass, motherfuckers
Oraindik ez dut erran, baina Tokyo Tribe film musikala da. Elkarrizketa gehienak eta narratzailearen kontakizuna hip-hop erritmoarekin aditzen ditugu –are gehiago, aktore aunitz Japoniako hip-hop taldeetako kideak omen dira–. Hip-hop opera deitu diote kritika batean, segur aski bideoklip luzea deitzea baino itxurosoa delako. Bideoklip luze zentzurik gabea, horrelako bideoetan ohikoa den iruditeria mugatu samarra erakusten duena: alfa arrak, eskuak zabalik eta behatzak zurrun eta elkarrengandik urrun –bai, nahita egin dut errima–, besoak etengabe inarrosten; katez zamaturiko lepoak eta urrez estaliriko hortzeriak; betaurreko beltzak gauerdian; eta denak batera kantatzen berak direla motherfucker arriskutsuenak in the hood, man –tira, nesken gang bat ere bada; neskena, alegia, bertze ezaugarriren beharrik ez duena, ez dakit nola erran, baina ikusiko bazenute zeinen pose politak egiten dituzten bertze banda baten tankearen gainean–.
-Kill Bill? -Ez, Bruce Lee naiz (irriak, faborez)
Txisteak ere badira –gangsta batek begitan hartua du bertze banda bateko kide bat, honek hark baino zakil luzeagoa duelako–, eta gaizto gainantzeztuak, gainantzezte hori irri-emangarria delakoan –problema bakarra, ez dela irri-emangarria, baina, bertzenaz, ongi–, eta, nola ez, erreferentzia zinematografikoak –aipatu The Warriorsetik hasi eta Star Warseraino, Kill Billetik pasatuz–.
Sion Sonoren film bat ikustekotan, hobe Cold Fish edo Love Exposure ikusi, eta Tokyo Tribe bertze baterako uztea. Ez erran gero ez dizuedala abisatu, motherfuckers.
Zuzendariak: Sion Sono
Gidoilariak: Sion Sono (Santa Inoueren manga baten gainean oinarritua)
Aktoreak: Ryohei Suzuki, Hitomi Katagama, Tomoko Karina, Riki Takeuchi, Nana Seino
Herrialdea: Japonia
Urtea: 2014