Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a » Midsommar
Abu15 1

Midsommar

Atalak: Gore-a, Suspentsea

Mmm... Eta etxera itzuliko bagina?

Mmm… Eta etxera itzuliko bagina?

Batzuetan, beldurrezko filmak zenbait euskal txiolari eta zutabegile bezalakoak izaten dira: zerbait espero duzularik –zerbait ona, erran nahi baita–, penagarriki dezepzionatzen zaituzte; deus ere espero ez baduzu, berriz, noizbehinka sorpresaren bat hartzen duzu –gauzak argi uzte aldera: zenbait euskal txiolari eta zutabegilerekiko konparazioa puntu eta komaren aitzineko atalari dagokio soilik–. Egia aitortzeko, esaldia ez da sobera bidezkoa; alde batetik, Midsommar ez da beldurrezko filma, nahiz eta propagandak “argi beteko izua” eskaintzen duen, eta, bertzetik ez delako egia ez nuela Ari Asterren lan honetatik deus ere espero. Izan ere, film luze-luze bat espero nuen eta, batez ere, Hereditary baino film hobexeago bat espero nuen. Nire itxaropenak erdizka baizik ez dira bete: filma luzea baita benetan, 147 minutu denbora objektiboan, aise gehiago denbora subjektiboan.

Hasmenta, halere, ez da batere txarra. Are gehiago, zuzendariak ederki aurkezten digu bikote nagusiaren egoera. Dani (Florence Pugh) ezagutuko dugu lehendabizi, ahizparen problemen zama eraman behar duen eta Christian (Jack Reynor) mutil-lagunaren laguntzarik edo babesik batere jasotzen ez duena. Christian gizon koldarra eta manipulatzailea da, Danirengan interes handirik izan ez arren, haren egoeraz baliatzen dena inora ez doan harreman bat luzatzeko. Lehen minutuetan, Daniri tragedia bat gertatzen ari zaion bitartean, lagunekin ikusiko dugu Christian.

Suediarrak

Suediarrak

Gero, Suediara joanen dira, eta denak okerrera eginen du. Okerrera Danirendako eta Christianendako, baina, batez ere, okerrera filmaren kalitateari dagokionez. Bidaia Christianen lagun jatorriz suediar batek, Pellek, antolatu du. Nonbait, Suediako komunitate berezi batean sortua da, eta komunitate horrek udako solstizioa nola ospatzen duen ikustera gonbidatu ditu Christian eta bertze bi lagun, Mark eta Josh. Dani hondar momentuan lotuko zaie. Pertsonaiak aurkeztuta, zuzendariak ez du uste izan haien nortasunak garatu beharrik dagoenik; ondorioz, Suedia zapaldu duten unetik, klixe hutsak dira bortz lagunak: Mark turista amerikar ergel-handia da, sexuarekin obsesionatua eta atzerriko ohituretara egokitu ezin dena; Josh intelektuala omen da –solstizioaren gaineko antropologia tesia egiten ari da, eta hori izan da bidaia egiteko aitzakia–, eta, tradizio zinematografiko jakin bati dagokion bezala, nahiko goiz hiltzekoa den gizon beltza; Christian, mutil-lagun nazkagarria; Dani, neska hauskorra; Pelle, lagun suediarra. Gero, komunitateko suediarrak daude, suediarrak direnez bertzelako nortasun ezaugirririk behar ez dutenak, bistan dena.

Suediar gehiago

Suediar gehiago

Horrela, ikusleak ordu pare bat emanen du suediarrak eguzkia gurtzeko ergelkeriak egiten ikusten, gauza misteriotsuak gertatzen hasten diren bitartean. Gauza misteriotsu horiek noraino diren misteriotsuak edo aurreikusteko modukoak jakiteko, neurgailu hau erabili beharko genuke: ikusleak The Wicker Man (Robin Hardy, 1973) ikusia badu, orduan dena ikaragarri aise aurreikusiko du; film hori ikusia ez badu, orduan bakarrik nahiko erraz aurreikusiko du.

Eta -aho zabalka ari naiz- suediar gehiago

Eta -aho zabalka ari naiz- suediar gehiago

Eta bai, aktoreak arrunt profesianalak dira –baina zoragarri ere ez daude, nire uste apalean–, eta dekoratuak izugarri politak. Baina filma luuuuzea da, eta aspergarria. Hau izan da Ari Asterren ikusi dudan bigarren filma –lehendabizikoa Hereditary izan zen–. Uste dut azkena ere izanen dela.

Zuzendaria: Ari Aster.

Gidoilariak: Ari Aster.

Aktoreak: Florence Pugh, Jack Reynor, Vilhelm Blomgren, William Jackson Harper, Will Poulter.

Herrialdea: AEB.

Urtea: 2019.

Iruzkin bat

  1. Jaume Gelabert | 2019-08-30 at 19:22

    Ari Asterren helburua atsekabea eta ezinegona sortzea baldin bazen, nirekin asmatu zuen, lehenengo ordu erdia pasata ezin geldirik aritu bainintzen eserlekuan filma bukatzeko desiotan. Aspertu nintzen, ikaragarri aspertu ere, hainbat eszena irrigarri-penagarri iruditu zitzaizkidan eta beste pasarte batzuk jarraian zer gertatu behar zuen azaltzen zigun off ahotsa bezalakoak ziren (“…eta orain ikusi berri duzun mailuaz burua suntsituko dio”), balizko ustekabeak erraz aurreikus baitzitezkeen, eta gidoiaren azalpen batzuk ergel samarrak ziren. Ados, irudi ikusgarri batzuk erakutsi zizkigun Asterrek, baina, zertarako? Zertarako bi ordu eta erdi? Zertarako ekarpenik egiten ez zuen gorea? Zergatik torturatu ninduzun modu zital horretan, Ari?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA