Odolaren mintzoa
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: abuztua, 2020
Abu31 0

Orígenes secretos

Posted in Gore-a, Superheroiak, Suspentsea

Film honen originaltasuna baloratu beharko banu, zerotik hamarrera uste dut minus bi edo emanen niokeela: dena bertze nonbaitetik ebatsia baita, den-dena bertze norbaiti hartua baita. Ez gaitezen tronpa, halere, egilea ez dabil inor engainatu nahian; bere erreferentziak harro erakusten ditu, gustura egiten ditu omenaldiak ikusleak ezagutuko dituelakoan. Izan ere, osagai guziak handik eta hemendik hartu izana filmaren izaeraren funtsezko parte da, horrexek osatzen du, hein handi batean, pelikula...

Read More
Abu27 0

Pyewacket

Posted in Beldurrezkoa

Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla edota ondorio dira: haurtzaroan jasotako tratu txarrak, amak semeari edo alabari sekretuan edo ozenki leporatzen dion zerbait…, horiek izaten dira filma martxan paratuko duten osagaiak. Zenbaitetan, familia barneko gatazka deabruak,...

Read More
Abu24 0

Ahí va el diablo

Posted in Beldurrezkoa

Pena izaten da, zenbaitetan, ikustea film batek istorio on bat kontatzeko osagai guziak dituela eta, hala eta guziz ere, porrot egiten duela. Horrelako zerbait gertatzen zaio 2012an Adrián García Borglianok zuzenduriko Ahí va el diablo film mexikarrari. Kontatzen duen istorioa bereziki originala ez izan arren, filma interesgarriago bihur zezaketen elementuak hor daude: aktore –niretako bederen– ezezagunak eta Hollywoodeko ohiko estereotipo glamurosotik urrunak eta, hortaz, istorioari...

Read More
Abu20 0

The Stuff

Posted in Gore-a, Zientzia-fikzioa

Lehen begiratuan, Larry Cohenek 1985ean zuzendutako The Stuff B serieko film txarra bertzerik ez da: gidoiak hutsuneak ditu nonahi, efektu bereziak merke samarrak dira, aktore gehienen lana aski irri-emangarria da. Bertute horiek guziak aitortuta, bigarren begiratuan, The Stuff kapitalismoaren menpeko elikadura industriari buruzko satira da, bidenabarkoan militarrei ere kolpe batzuk ematen dizkiena. Konspirazioak ere sartzen dira tartean; beraz, nahiko film egokia da 2020an...

Read More
Abu17 0

The Vast of Night

Posted in Zientzia-fikzioa

Lehen hamar minutuak edo dira laburbiltzen –eta ulertzen– zailenak: tokiko irratiko erratari Everett (Jake Horowitz) etengabe solasean ari da, honetaz eta hartaz, azalpenak ematen, aginduak banatzen, komentarioak egiten, harat eta honat doan bitartean. Fite, Fay (Sierra McCormick), herriko telefono-operatzailea, haren ondoan dago, eta Fayk ere, Everettek bezala, badu zer errana. Biak gazteak eta buruargiak dira, gauzak egiteko irrikan. Tokia Mexiko Berria da, eta denbora, 1950eko...

Read More
Abu13 0

Splinter

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Beharbada interesgarria litzateke, tarteka balitz ere, bere garaian arrakasta handirik izan ez eta geroztik aski atzenduak gelditu diren filmak blog honetara ekartzea. Nire buruarekin bilera egin ondotik, ideia ona dela erabaki dugu, eta orobat pentsatu dugu Toby Wilkins-en Splinter (2008) film egokia izan daitekeela hasmenta aditz hipotetiko hori orainaldira ekartzeko.   Protagonista, azken buruan, gaurkotasun handiko pertsonaia bat da: birus bat, jendearengan sartu eta zonbi bihurtzen...

Read More
Abu10 0

Gretel & Hansel

Posted in Beldurrezkoa

Interneten Oswood Perkins-en Gretel & Hansel filmaren kritikaren bat bilatuz gero, ez da zaila aurkitzea forma edukiaren gainetik lehenesten duen pelikula dela dioenik, edo estiloa funtsaren gainetik. Ni ados nago, edo ados nengoke, komentario horrek zenbaitetan kutsu negatiboa ez balu, erran nahiko balu bezala filma mantsoegia eta, hortaz, aspergarria dela.   Itxuraz, filmak hiru pertsonaia nagusi ditu: Gretel (Sophia Lillis), Hansel (Samuel Leakey) eta sorgina (Alice Krige), baina...

Read More
Abu06 0

The Lodge

Posted in Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea

Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da.   Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018)...

Read More

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA