Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Splinter
Atalak: Beldurrezkoa, Gore-a
Hau ez da Addams familia.
Beharbada interesgarria litzateke, tarteka balitz ere, bere garaian arrakasta handirik izan ez eta geroztik aski atzenduak gelditu diren filmak blog honetara ekartzea. Nire buruarekin bilera egin ondotik, ideia ona dela erabaki dugu, eta orobat pentsatu dugu Toby Wilkins-en Splinter (2008) film egokia izan daitekeela hasmenta aditz hipotetiko hori orainaldira ekartzeko.
Protagonista, azken buruan, gaurkotasun handiko pertsonaia bat da: birus bat, jendearengan sartu eta zonbi bihurtzen duena. Tira, ez dira zonbiak, kutsatuak baizik. Ez, ezta kutsatuak ere. Hautsitako panpinen traza hartzen dute bertze deusena baino gehiago, hazpegi bakoitza libreki mugitzen baita birusa gorputzean sartu ondotik, Birusak, bertzalde, inbaditutako gorputzak (edo gorputz zatiak) batzeko joera du, zatiki horiekin guziekin munstro bakarra sortzeko.
Gaur, Wipeouten, gure lehiakideek gurpil bat aldatu beharko dute!
Baina desbideratzen ari naiz, eta horrek ez du bat egiten antzerkiaren arau klasikoak betetzen dituen film batekin: dena gau bakarrean gertatzen da; kasik dena toki bakarrean, gasolindegi batean hain zuzen ere; eta istorioa harira joaten da zuzen-zuzenean, bigarren mailako istorioetan galdu gabe. Bi bikotek, elkarrengandik aski diferenteak diren bi bikotek, buru egin beharko diote birusak hartutako gorputz deforme baten erasoari. Zenbaitek biziraunen dute, eta zenbaitek ez, baina, ohikoa den bezala, elkar hobeki ezagutzeko uneren ere izanen dute. A, gorea maite dutenendako oharra; cutter batekin egindako anputazio bat ere ikusiko dugu, anputazioa egiten ari dena cuterrarekin hezurra ezin moztu duela ohartzen den artio bederen: orduan, metodo drastikoagoak erabili beharko ditu.
Honek ez zeraman birusaren kontrako maskararik.
Ez nuke inor engainatu nahi: Splinter ez da maisulana. Izan ere, nahiko film funtzionala da: oporretan dabilen bikotea (Jill Wagner eta Paulo Costanzo aktoreek gorpuztua) eta justiziatik ihesi dabilena (Shea Whighamek eta Rachel Kerbsek antzeztua) edozein aitzakiarekin juntatu, gasolindegira igorri eta berehala hasten da akzioa. Errepidean, kartel bat ikusten dugu, inguru horietan soro esperimentalak daudela dioena, eta horrek balio dezake birusaren agerpena azaltzeko. Baina, bere funtzionaltasun horretan, bere helburua nahiko ongi erdiesten duen filma da. Aktoreek txukun egiten dute beren lana, eta bai birusak hartzen duen forma bai protagonistei erasotzen dien munstroa nahiko originalak dira.
Akaberan, biziraun dutenak ospa egiten ari diren bitartean, hondarreko irudi batek erakusten digu birusa bizirik dagoela, sekuela bat egitea posible dela alegia. Ez zen egin. Pena, aise film txarragoek beren segida izan dute eta.
Zuzendaria: Toby Wilkins
Gidoilariak: Ian Shorr & Kai Barry
Aktoreak: Jill Wagner, Paulo Costanzo, Shea Whigham, Rachel Kerbs
Herrialdea: AEB
Urtea: 2008