Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa
Urr17 0

The Innocents (Errugabeak)

Posted in Beldurrezkoa, Drama

Txioka aritzeko balio duen sare sozial batean hainbat komentario ikusiak nituen, hala nola “ortzirale honetan estreinatu duten filmik trinko eta asaldagarriena”, edo “dagoeneko aurtengo nire beldurrezko film gogokoena”, eta –behin baino gehiagotan– bertze izenondo batzuekin batera espeluznante solasa agertzen zitzaidan –erdarazko txioez ari naiz–, Elhuyarrek “ikaragarri” gisa bihurtzen duena euskarara. Itzulpena ezin hobeki heldu zait, gure hizkuntzan ikaragarriari bertze...

Read More
Ira28 0

Girl on the Third Floor

Posted in Beldurrezkoa

Travis Stevens-en Hirugarren solairuko neska filmaren gauza harrigarrienetako bat da ez dugula benetan ezagutzen nor den hirugarren solairuko neska. Nik, behinik behin, bi hautagai ditut buruan, eta filma ikusi ondotik baten istorioa ez zait batere argi gelditu. Orobat, ez zait batere argi gelditu zergatik sailkatu beharko genukeen film hau beldurraren generoan.   Hasmentan, Don Koch (C. M. Punk, aktore bihurtutako borroka libreko borrokalari ohia) ikusten dugu zakurrak lagunduta erosi...

Read More
Ira07 0

Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Posted in Beldurrezkoa

Zinema fantastikoa gustuko duten gehien-gehienek ikusi izanen dute Vincenzo Natali zuzendariaren Cube (1997). Film interesgarri gehiago egin ditu harrezkeroztik, hala nola Cypher (2002) edo Splice (2009), baina bereziki aproposa iduritzen zait 1997az geroztik kultuko film bilakatu den Cube hura gogora ekartzea, funtsezko puntu batzuetan In the Tall Grass filmaren antz handia duelako. Hartan bezala, film berri honetan ere pertsonaia talde batek aterabidea aurkitzen saiatu beharko du –kubo...

Read More
Ira03 0

Marianne

Posted in Beldurrezkoa

Euskal filosofo handi batek aspaldian zigun errana: telesailek zinema desagerraraziko dute. Iragarpen horren oroigarri, hona hemen lehendabiziko aldiz telesail bat blog honetan: Marianne. Stephen Kingen izena aipatzen dute denboraldi bakarrean zortzi kapitulu dituen telesail honen propagandan: AEBko idazleari beldurra eman omen zion, bai eta ikaragarri gustatu ere. Ez da harritzekoa, tarteka une ilun eta beldurgarri samarrak baititu telesail honek, baina, batez ere, ez da harritzekoa neurri...

Read More
Abu27 0

Pyewacket

Posted in Beldurrezkoa

Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla edota ondorio dira: haurtzaroan jasotako tratu txarrak, amak semeari edo alabari sekretuan edo ozenki leporatzen dion zerbait…, horiek izaten dira filma martxan paratuko duten osagaiak. Zenbaitetan, familia barneko gatazka deabruak,...

Read More
Abu24 0

Ahí va el diablo

Posted in Beldurrezkoa

Pena izaten da, zenbaitetan, ikustea film batek istorio on bat kontatzeko osagai guziak dituela eta, hala eta guziz ere, porrot egiten duela. Horrelako zerbait gertatzen zaio 2012an Adrián García Borglianok zuzenduriko Ahí va el diablo film mexikarrari. Kontatzen duen istorioa bereziki originala ez izan arren, filma interesgarriago bihur zezaketen elementuak hor daude: aktore –niretako bederen– ezezagunak eta Hollywoodeko ohiko estereotipo glamurosotik urrunak eta, hortaz, istorioari...

Read More
Abu13 0

Splinter

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Beharbada interesgarria litzateke, tarteka balitz ere, bere garaian arrakasta handirik izan ez eta geroztik aski atzenduak gelditu diren filmak blog honetara ekartzea. Nire buruarekin bilera egin ondotik, ideia ona dela erabaki dugu, eta orobat pentsatu dugu Toby Wilkins-en Splinter (2008) film egokia izan daitekeela hasmenta aditz hipotetiko hori orainaldira ekartzeko.   Protagonista, azken buruan, gaurkotasun handiko pertsonaia bat da: birus bat, jendearengan sartu eta zonbi bihurtzen...

Read More
Abu10 0

Gretel & Hansel

Posted in Beldurrezkoa

Interneten Oswood Perkins-en Gretel & Hansel filmaren kritikaren bat bilatuz gero, ez da zaila aurkitzea forma edukiaren gainetik lehenesten duen pelikula dela dioenik, edo estiloa funtsaren gainetik. Ni ados nago, edo ados nengoke, komentario horrek zenbaitetan kutsu negatiboa ez balu, erran nahiko balu bezala filma mantsoegia eta, hortaz, aspergarria dela.   Itxuraz, filmak hiru pertsonaia nagusi ditu: Gretel (Sophia Lillis), Hansel (Samuel Leakey) eta sorgina (Alice Krige), baina...

Read More
Abu06 0

The Lodge

Posted in Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea

Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da.   Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018)...

Read More
Abe16 0

Doctor Sleep

Posted in Beldurrezkoa

Bi ordu eta erdi irauten duenez, bi film kabitu dira Mike Flanaganek zuzendutako Doctor Sleep honetan. Lehena beldurrezko filma da, eta zera erakusten digu, The Shining-eko haurrak, Dan Torrancek, Stanley Kubricken film hartako hoteleko mamuak oraindik segika dituela. Alta bada, lehen minutuetan Torrance gazteak ikasiko du mamu horiek menderatzen; hurrengo eszenan, Ewan McGregorren aurpegia duen heldua bihurtuta agertuko zaigu Dan Torrance, eta orduantxe hasiko da bigarren filma. Bigarren filma...

Read More
1 / 41234Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA