Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa
Ira24 0

Possum

Posted in Beldurrezkoa, Drama

The IT Crowd baino lehen, Garth Marenghi’s Fright Knight izan zen, Richard Ayoadek (alegia IT Crowdeko Moss-ek) Matthew Holness-ekin batera idatzi zuen telesaila. Beldurrezko saioen parodia zen Garth Marenghi, umoretsua beraz, baina bere garaian ez omen zuen arrakasta handirik lortu. Harrezkeroztik, film batzuk ere egin ditu Holnessek; Possum haren hirugarren film luzea da, baina horretan ez dugu umore arrastorik aurkituko. Susto handirik ere ez, nahiz eta inoizko txotxongilo izugarrienetarik...

Read More
Uzt04 2

Hereditary

Posted in Beldurrezkoa

Noizbait norbaitek liburu bat idatzi behar luke beldurrezko zinemaren eta kritika orokorraren arteko harremana aztertzeko. Eta, beharbada, argituko luke genero horretako zenbait filmek zergatik bereganatzen duten bertzenaz beldurra edo fantasia bereziki maite ez duten kritikarien arreta, hauek urteko film onentzat jotzeraino. Ari Asterrek zuzendutako Hereditary filma genuek horren adibide. Non begiratu, hantxe iritzi onak –edo arras onak– bertzerik ez du aurkituko irakurleak: Twitterren,...

Read More
Abe31 0

Lau ‘caveat’ eta zerrenda bat

Posted in Beldurrezkoa

  Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu: a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala ikusi. Are gehiago, zerrenda batzuk bigarren aldiz begiratu ondotik, aski argi daukat film horietarik batzuk...

Read More
Urr26 0

Marketinak ez du genero zinemaren akabera ekarriko (zerbaitek ekartzekotan)

Posted in Beldurrezkoa

Duela guti ikusi nuen Ted Geoghegan-en We’re still here (Hemen gara oraindik); etxean dudan DVDan zera paratzen du: “Utzi itzazu alde batera Insidious eta Conjuring guziak; hona hemen benetan beldurra ematen duen film bat”. Benetan ematen du beldurra etxe sorgindu batean gertatzen den film horrek? Tira, niri bai, baina ez dakit ni neurgailurik hoberena ote naizen. Insidiousek edota Conjuring guziek baino izu handiagoa eragiten du? Susmoa dut ezetz, baina batek daki. Dezepzioa ekarri...

Read More
Ots02 0

Before I wake (Lo nagoen bitartean)

Posted in Beldurrezkoa

Emanaldi pribatuan ikusi genuen lagun batek eta biok Mike Flanagan-en Before I wake (Somnia, espainolez, eta, orain, itzulpengintzaren magiari esker, Lo nagoen bitartean, euskaraz). Ez zen benetan emanaldi pribatua, baina bakar-bakarrik egon ginen hirigunetik kanpoko areto handi hartan. Intimitate horretaz gainera, baten prezioan bi film ikusteko aukera izan genuen: Lo nagoen bitartean benetan den filma, eta izan nahiko zukeena. Horren ondorioz, nik ere bi iruzkin egin beharko dut hemen, baten...

Read More
Aza17 0

The Wailing (Intziria) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Mikroipuinak idazten diren bezalaxe, mikroiruzkinak idaztea zilegi balitz, hau honela egin liteke: The Wailing Hego Koreako filma da; beraz, ona da. Eta kito. Baina ñabardura batzuk sartzeko toki eta astia –eta gogoa– baditugunez, erran dezagun film honetan Na Hong-Jin zuzendariak ez duela, ikusle honen uste apalean, Park Chan-Wook edo Kim Jee-Woon edo Bong Joon-ho zuzendariek zenbait filmetan erdietsi duten maila. Horrek ez du erran nahi Intziria film txarra denik –halere, zinema...

Read More
Aza10 0

The autopsy of Jane Doe (Emazteki ezezagun baten autopsia) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa

Trollhunter, André Øvredal-en aitzineko filma, gustuko izan nuelako ikusi nahi nuen Emazteki ezezagun baten autopsia; baina, egia aitortzeko, arrunt film desberdinak dira biak: Jane Doe-ren autopsia kontatzen duen honetan lehen graduko beldurrezko istorioa kontatu nahi izan du zuzendariak, eta, horretarako, gibelean utzi ditu Trollhunterreko umorea eta ukitu fantastikoa. Ez dit dezepziorik eragin, halere. Ez zen hasmentan espero nuen filma, baina erregistro berri honetan Øvredalek film ona...

Read More
Aza04 0

Under the shadow (Itzalpean) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Hirutan. Hiru aldiz sentitu nuen hotzikara –buruan hasi eta bizkarrean beheiti egiten zuena– Babak Anvarik zuzendutako filma ikusi bitartean. Eta onartzen badugu beldurra sortzea dela beldurrezko film baten funtzio nagusia, hotzikara horiek aski behar lukete Itzalpean pelikularen kalitatea azpimarratzeko. Izenik eman gabe utziko dudan bertze film baten antza igarri diote han-hemenka –eta zer nahi duk erratea, irakurle maitea? Bai, ba, baduk horren antzekoa–, baina horrek ez dio...

Read More
Urt13 0

Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu batzuk –hiru lehendabizikoak, konparazione–, eta baten bat zozo samarra ere bai...

Read More
Urt05 1

A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez)

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema

“Begiak biltzen ditudanero, kolore biziz margoturiko altzairuzko amiamokoak ikusten ditut lurrean pikoka […]. Eta eremu arrea, ostertzerainoko lekaro soila”; horrela hasten da Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako 10. kapitulua, eta horrela hasten ahalko litzateke A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez) Ana Lily Amirpour zuzendari estatubatuar-irandarraren lehen filmaren iruzkina; hartan bezala, honetan ere ikusten baititugu metalezko zikoinak...

Read More
2 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA