Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa
Aza05 0

German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a

German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten...

Read More
Aza02 0

Howl (Ulua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa

Atzo, baten prezioan, bi aldiz gozatzeko aukera izan genuen Victoria Eugenia antzokian: lehendabizi, Begoña del Tesoren aurkezpenarekin, eta, bigarrenik, Howl filmarekin berarekin. Izu film klasikoa, ironiarik eta txiste errazik gabea, tentsioa sortzeko zeregina serio hartzen du Paul Hyett-en lan honek. Gaueko tren bat, bertan dabilen pertsonaia talde bat –gehienak desatseginak, ikusleak ez du pena handirik sentituko gizotsoen atzaparretan desagertzen hasten direlarik–, eta baso ilun bat...

Read More
Urr23 0

Crimson Peak (Gailur Gorrimina)

Posted in Beldurrezkoa

Diotenez, gidoia da –gidoiaren koherentzia, erran nahi baita– puntu ahulenetarik Italiako genero-zineman. Eta Gailur gorriminari igartzen zaizkion eraginen artean Italiako gotikoa eta gialloa –Antonio Margheriti, Mario Bava, Dario Argento– daudenez, ez naiz erabat oker ibiliko, film honen puntu ahulena gidoia –kontatzen digun istorioa, alegia– dela erraten badut. Edith Cushing (Mia Wasikowska) –erreparatu diozue pertsonaiaren deituraren omenaldi zoliari?–, idazlea eta Buffaloko...

Read More
Ira18 0

Welp

Posted in Beldurrezkoa, Slasher

Egitura paraleloen gainean dago eraikia Welp, Jonas Govaerts-ek zuzenduriko lehen film luzea. Elkarren isla baitira kanpaldi batera joandako eskaut taldeko umeei monitoreek kontatzen dieten gizotso beldurgarriaren istorioa, eta ume horietarik bati –filmeko protagonistari– gertatuko zaion istorioa –filmaren funtsa osatzen duena hain zuzen ere–. Basoan bizi den eta gauez harrapakin bila ibiltzen den gizotsoak norbaiti hozka eginez gero –hala azaldu dute monitoreek, haurrak izitu...

Read More
Urt17 0

Aux yeux des vivants

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Aspalditik nenbilen “Odolaren mintzoa” berriz martxan paratu nahian, eta iduritzen zitzaidan Eguberriak tenore ona izaten ahal zirela bloga berpizteko. Gerora ohartu nintzen berez Aste Saindua dela gauzak berpizteko garai hoberena, eta Gabonek zer ikusteko handiagoa dutela jaiotzarekin. Sortu ala birsortu, nolanahi den ere, hona hemen “Odolaren mintzoa” blogeko sarrera berria. Halere, beharbada alferrik ari naiz, dagoeneko Gaizka Izagirrek komentatua baitu bere blogean nik lerro...

Read More
Urt02 3

Modus anomali

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Modus anomali  (Ritual  paratu diote izenburua Estatu Batuetan; Le réveil de la proie  eta Gefangen im Wahnsinn  azpi-izenburuekin hornitu dute Frantzian eta Alemanian, hurrenez hurren) bi hitzetan laburbiltzen ahal da: survival  film bat da –alegia, pertsonaia nagusiak borroka egin beharko du bizirik irauteko, eta hori da filmaren funtsa– akaberan, ustekabeko bira baten bidez, ordura artio ikusitako guziari bertze esanahi bat ematen diona. Hala ere, eztabaida liteke amaierako...

Read More
Abe13 0

The Lords of Salem

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Rob Zombie-ren The Lords of Salem-ek ez du ez susto merkerik, ez munstro gogoangarririk, ezta ia-ia gorerik ere. Bere borzgarren film hau egiteko, zuzendariak giroan paratu du arreta, estilo bisualean eta soinu-banda, pertsonaia nagusiaren hondoratze psikologiko progresiboa erakusteko.   Droga berriki gibelean utzita, Heidi Hawthorne (Sheri Moon Zombie) musika saio batez arduratzen da Salemgo irrati batean, Herman Salvadorrekin (Jeffrey Daniel Phillips) eta Herman Jacksonekin (Ken Foree)...

Read More
Ira06 1

Arrosa, loto-lorea

Posted in Beldurrezkoa, Sailkatugabeak, Suspentsea

Jatorrizko bertsioan, koreeraz alegia, filmak hala (omen) du izena: Arrosa, loto-lorea, eta Arrosa eta loto-lorea tituluko ipuin tradizionalean dago oinarritua. Ea zer kontatzen duen ipuin horrek? Bada, bi ahizparen istorioa. Naski horregatik hautatu zuten izenburu hori nazioarteko bertsiorako: A tale of two sisters, gure auzo erdaretan laburbildua (eta nafartua) izan zena: 2 hermanas / 2 soeurs.   Kim Jee-Woonen lehen filma, The Quiet Family   (1998), komedia beltz bat izan zen (geroago,...

Read More
Ots11 0

American Mary

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...

Read More
Ots07 0

Executive koala

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio...

Read More
3 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA