Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa
Urt07 3

The cabin in the woods

Posted in Beldurrezkoa

The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritiko irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun lovecraftiarrak dituela.   Drew Goddard-ek zuzendua (haren lehen filma da; orain arte ekoizle eta gidoilari ibilia zen) eta idatzia (Joss...

Read More
Abe26 0

Hichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock

Posted in Beldurrezkoa

60ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio...

Read More
Abe04 0

Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a

Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...

Read More
Aza06 5

Cockneys vs Zombies

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste...

Read More
Urr27 1

Uzumaki

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Zientzia-fikzioa

Hein batean, Uzumaki porrot egindako filma da. Ez du ongi funtzionatzen. Kale egiten du. Alde batetik, mantsoa da, mantsoegia, erritmo geldokoa, bizitasuna falta du. Bertzetik, hainbat film daramatza barnean, hainbat estilo, baina ez da inoiz bakar batera erabat lerratzera iristen. Tarteka, iduri luke Le fabuleux destin d’Amélie Poulain-en estiloko imajinak izanen direla nagusi. Bertze zenbaitetan, pentsa genezake bi protagonista nerabeen kezkek eta frustrazioek osatzen dutela filmaren...

Read More
Urr02 0

Livide

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Egia da Julien Mauryk eta Alexandre Bustillok bide berritik jo dutela Livide –beren bigarren filma– egiteko tenorean. Lehendabizikoan (À l’intérieur, dagoeneko komentatua blog honetan), istorioa hasi eta hogei bat minutura odol-besta basa ematen zitzaion ikusleari, filmaren akabera artio in crescendo zihoana. Livide-n, astia hartu dute zuzendariek giro egokia sortzeko, bai eta pertsonaia nagusiak eta haien motibazioak aurkezteko ere. Baina, neurri batean, filmaren bigarren zatian,...

Read More
Ira02 0

Ichi

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Nik ere, anitzek bezala, Audition filmari esker izan nuen Takashi Miike zinema zuzendariaren berri. Urte haietan boladan zegoen beldurrezko zinema japoniarraren eskutik, baina Miikek ederki erakusten zuen bere originaltasuna lan hartan: ez ile luzeko mamurik, ez teknologiaren bidezko mehatxurik. Hasmentan, iduri zuen familia drama baten aitzinean geundela; gauzek, alabaina, okerrera eginen zuten poliki-poliki, filmaren akabera basatira ailegatu arte: nik pelikula ikusi nuen egunean, hiru...

Read More
Uzt26 2

The human centipede (First sequence & Full sequence)

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Diotenez, Tom Six zuzendari holandarrak trilogia bat osatu nahi du Giza-ehunzangoa filmekin; lehendabizikoa eta bigarrena ikusita, ordea, zaila da irudikatzea zein norabide hartuko duen balizko hirugarren zatiak. Edonola ere, azken hori etorri bitartean, erran dezagun lehendabizikoak, The human centipede (First sequence) izenekoak, bi gauza interesgarri bederen badituela: goi mailako “mad doctor” bat, Heiter doktorea (Dieter Lieser) eta horren neurriko ideia zoro bat. Heiter doktorea...

Read More
Mai07 0

Douce France (eta II)

Posted in Beldurrezkoa

Haute tension film gogorra da; Mauryrena eta Bustillorena, basa eta zakarra. Martyrs film latza da, eta batek gaizki pasatzen du ikusi ahala, deseroso sentitzen da, are asaldatua batzuetan. Lehen biak jenero filmak dira, zintzoki eginak, jenero maite dutenak gogoan izanda. Hirugarren hau ere jenero filma den arren, egile-zinematik ere badu. Gaia honela laburbiltzen ahalko genuke: Pascal Laugierren filmak biktimaren eta martiriaren arteko diferentzia erakutsi nahi du. Lortu ote duen, edo...

Read More
Api23 4

Douce France (I)

Posted in Beldurrezkoa

2010ean Srdjan Spasojevic-en A Serbian film ailegatu baino lehen, Frantziako bi filmek piztu zuten polemika aitzineko urteetan. Lehendabizikoa, Julien Maury-ren eta Alexandre Bustillo-ren À l’intérieur (2008) izan zen; bigarrena, Pascal Laugier-en Martyrs (2009). Bietan erakusten zen bortizkeria gehiegizkoa omen zen, grafikoegia eta, zenbaiten ustez, justifikaziorik gabea. Edonola den ere, bi film horiek halako ospea eskuratu bazuten ere, ez dira, Frantziari eta beldurrezko zinemari...

Read More
4 / 4«Aurrekoa1234

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA