Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a
Aza03 0

La noche del virgen (Birjinaren gaua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a

La noche del virgen (Birjinaren gaua) laneko sarrerak nahiko ongi laburbiltzen du film horrek duen problema nagusia. Urtero Urtezahar gauean, hamabiak jo eta urte berria hasi baino lehenago, Espainiako telebistak Madrilgo Sol plazatik egiten duen saioaren parodia da filmeko lehen minutuak hartzen dituen sekuentzia; pantailan, Anne Igartibururekin eta Ramon Garciarekin antzik ez duten bi aktore (Rocio Suarez eta Ignatius Farray), Anne Igartiburu eta Ramon Garcia direla erraten, eta bi aurkezleen...

Read More
Ots16 0

The Green Inferno (Infernu Berdea)

Posted in Gore-a

The Green Inferno-ko kredituen akaberan, Italian 70eko eta 80ko hamarkadetan egindako kanibal azpigeneroko film guzien zerrenda eskaintzen digu Eli Rothek: Sergio Martino-ren La montagna del dio cannibale (1978), Ruggero Deodato-ren Cannibal Holocaust (1980), eta Umberto Lenzi-ren Mangiati vivi! (1980) edo Cannibal Ferox (1981), bertzeak bertze. Filma bera, bertzalde, Deodatori dago eskainia –Per Ruggero irakurtzen dugu pelikulan parte hartutako guzien izenak ikusi ondotik–. Italiako zinema...

Read More
Urt19 0

The Human Centipede [The Final Sequence] (Giza ehunzangoa [Azken partea])

Posted in Gore-a

The Human Centipede [The Final Sequence] trilogia baten hondar alea da. Ospea gorabehera, lehendabizikoak nazka handiagoa ematen zuen kontatuta, ikusita baino; bigarrenak, berriz, bai, ezin kontatuzko nazka ematen zuen. Biek, hala ere, bazuten zer edo zer: lehenak, giza ehunzango bat egiteko ideia ero hura; bigarrenak, josteta metazinematografikoa, eta, bertzalde, dena are ilunago eta asaldagarriago bihurtzen zuen zuri-beltzeko estetika zikina. Hirugarren zati honek, ordea, ez du deus: ez...

Read More
Urt13 0

Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu batzuk –hiru lehendabizikoak, konparazione–, eta baten bat zozo samarra ere bai...

Read More
Aza08 0

Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a, Zientzia-fikzioa

Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek, 80ko hamarkadako ekintza eta abenturako zinemari omenaldia baita: Mad Max-etik hais eta The Goonies-eraino, Indiana Jones edo Escape from New York filmetarik pasatuz, tarteka lehenagoko erreferentziaren bat harrapatzea posible bada ere, hala nola Soylent Green –ura jendea da!–. Horri guziari –soinu banda atzendu gabe–,...

Read More
Aza06 0

Stung (Eztenkatua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a

Neurri batean, Stung film zintzoa, ez baitu inor engainatu nahi, argi baitago zer eskaintzen duen eta norendako: mamorro erraldoiak, txiste merkeak eta, batez ere, odola eta erraiak. Goreazaleek tarte on bat pasa dezaten eginiko filma da Stung, bertzelako asmorik gabe. Baina hori onartuta ere, aitortu behar da erdipurdikoa dela Benni Diezek zuzenduriko film hau. Efektu bereziak ikusgarriak badira ere, ez du ez istorio ez pertsonaia gogoangarririk. Ikusi, gozatu eta laster atzentzeko moduko...

Read More
Aza05 0

German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a

German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten...

Read More
Ots06 0

Killers (edo, bizitza paraleloak)

Posted in Gore-a

Fulltime killer filmean, Johnnie To eta Wai Ka Fai zuzendariek bi hiltzaile profesionalen arteko lehia kontatu zigun: bata japoniarra, bertzea txinatarra, biek ia-ia eszenarik konpartitu ez arren, filmak ez zigun bi gizonen istorioa erakusten, bien arteko arteko norgehiagoka baitzen egiazko gaia. Mo anaien Killers-ek zer edo zer zor dio Johnnie Toren eta Wai Ka Fairen filmari, baina Mo anaiak –Kimo Stamboel eta Timo Tjahjanto– anaia ez diren bezala, hein handi batean Killers ere ez da...

Read More
Urt30 1

Tusk

Posted in Gore-a, Suspentsea

Telesaileko kapitulu batean, simpsondarrak Kanadara joan ziren. Muga zeharkatu bezain fite, bere burua pareta guzien kontra jotzen hasi zen Homer, “lasai, hemen osasun sistema doan baita” oihuka. Kanadaren gaineko txiste bat omen zen hura, eta Kanadaren gaineko txisteek osatzen dute hein handi batean Kevin Smith-en Tusk filmaren hezurdura komikoa: broma kanadarrak dira pelikulak beretako “komedia” izendapena aldarrikatzeko duen oinarria. Txistekin batera, egia da Guy Lapointe...

Read More
Urt23 0

Musarañas

Posted in Gore-a, Suspentsea

Filmak DVD formatuan ikusten ditut, eta formatu horretan ikusiak dira blog honetara ekarritako pelikula gehienak. Tarteka, halere, zinema aretoak zapaltzen ditut, nahiko nukeen bezain maiz ez bada ere. Iazko abenduan izan nuen aukera bakan horietarik bat, eta anaiak lagunduta joan nintzen Musarañas ikustera. Han-hemenka aditu eta irakurritakoa aditu eta irakurri ondotik, ikarak sentitzeko prest nengoen, film zinez beldurgarria espero bainuen; horren ordez, 50eko hamarkadan-edo giroturiko...

Read More
2 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA