Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a
Urt17 0

Aux yeux des vivants

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Aspalditik nenbilen “Odolaren mintzoa” berriz martxan paratu nahian, eta iduritzen zitzaidan Eguberriak tenore ona izaten ahal zirela bloga berpizteko. Gerora ohartu nintzen berez Aste Saindua dela gauzak berpizteko garai hoberena, eta Gabonek zer ikusteko handiagoa dutela jaiotzarekin. Sortu ala birsortu, nolanahi den ere, hona hemen “Odolaren mintzoa” blogeko sarrera berria. Halere, beharbada alferrik ari naiz, dagoeneko Gaizka Izagirrek komentatua baitu bere blogean nik lerro...

Read More
Urt02 3

Modus anomali

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Modus anomali  (Ritual  paratu diote izenburua Estatu Batuetan; Le réveil de la proie  eta Gefangen im Wahnsinn  azpi-izenburuekin hornitu dute Frantzian eta Alemanian, hurrenez hurren) bi hitzetan laburbiltzen ahal da: survival  film bat da –alegia, pertsonaia nagusiak borroka egin beharko du bizirik irauteko, eta hori da filmaren funtsa– akaberan, ustekabeko bira baten bidez, ordura artio ikusitako guziari bertze esanahi bat ematen diona. Hala ere, eztabaida liteke amaierako...

Read More
Eka20 0

The ABCs of death

Posted in Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre  (2011) eta V/H/S  (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka...

Read More
Mar01 0

Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema

Posted in Gore-a, Suspentsea

Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana....

Read More
Ots11 0

American Mary

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...

Read More
Abe29 0

Excision

Posted in Gore-a, Suspentsea

Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen,...

Read More
Abe04 0

Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a

Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...

Read More
Aza06 5

Cockneys vs Zombies

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste...

Read More
Urr27 1

Uzumaki

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Zientzia-fikzioa

Hein batean, Uzumaki porrot egindako filma da. Ez du ongi funtzionatzen. Kale egiten du. Alde batetik, mantsoa da, mantsoegia, erritmo geldokoa, bizitasuna falta du. Bertzetik, hainbat film daramatza barnean, hainbat estilo, baina ez da inoiz bakar batera erabat lerratzera iristen. Tarteka, iduri luke Le fabuleux destin d’Amélie Poulain-en estiloko imajinak izanen direla nagusi. Bertze zenbaitetan, pentsa genezake bi protagonista nerabeen kezkek eta frustrazioek osatzen dutela filmaren...

Read More
Urr02 0

Livide

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Egia da Julien Mauryk eta Alexandre Bustillok bide berritik jo dutela Livide –beren bigarren filma– egiteko tenorean. Lehendabizikoan (À l’intérieur, dagoeneko komentatua blog honetan), istorioa hasi eta hogei bat minutura odol-besta basa ematen zitzaion ikusleari, filmaren akabera artio in crescendo zihoana. Livide-n, astia hartu dute zuzendariek giro egokia sortzeko, bai eta pertsonaia nagusiak eta haien motibazioak aurkezteko ere. Baina, neurri batean, filmaren bigarren zatian,...

Read More
3 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA