Odolaren mintzoa
Hasiera » Suspentsea
Abu31 0

Orígenes secretos

Posted in Gore-a, Superheroiak, Suspentsea

Film honen originaltasuna baloratu beharko banu, zerotik hamarrera uste dut minus bi edo emanen niokeela: dena bertze nonbaitetik ebatsia baita, den-dena bertze norbaiti hartua baita. Ez gaitezen tronpa, halere, egilea ez dabil inor engainatu nahian; bere erreferentziak harro erakusten ditu, gustura egiten ditu omenaldiak ikusleak ezagutuko dituelakoan. Izan ere, osagai guziak handik eta hemendik hartu izana filmaren izaeraren funtsezko parte da, horrexek osatzen du, hein handi batean, pelikula...

Read More
Abu06 0

The Lodge

Posted in Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea

Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da.   Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018)...

Read More
Abu15 1

Midsommar

Posted in Gore-a, Suspentsea

Batzuetan, beldurrezko filmak zenbait euskal txiolari eta zutabegile bezalakoak izaten dira: zerbait espero duzularik –zerbait ona, erran nahi baita–, penagarriki dezepzionatzen zaituzte; deus ere espero ez baduzu, berriz, noizbehinka sorpresaren bat hartzen duzu –gauzak argi uzte aldera: zenbait euskal txiolari eta zutabegilerekiko konparazioa puntu eta komaren aitzineko atalari dagokio soilik–. Egia aitortzeko, esaldia ez da sobera bidezkoa; alde batetik, Midsommar ez da beldurrezko...

Read More
Aza17 0

The Wailing (Intziria) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Mikroipuinak idazten diren bezalaxe, mikroiruzkinak idaztea zilegi balitz, hau honela egin liteke: The Wailing Hego Koreako filma da; beraz, ona da. Eta kito. Baina ñabardura batzuk sartzeko toki eta astia –eta gogoa– baditugunez, erran dezagun film honetan Na Hong-Jin zuzendariak ez duela, ikusle honen uste apalean, Park Chan-Wook edo Kim Jee-Woon edo Bong Joon-ho zuzendariek zenbait filmetan erdietsi duten maila. Horrek ez du erran nahi Intziria film txarra denik –halere, zinema...

Read More
Aza04 0

Under the shadow (Itzalpean) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Hirutan. Hiru aldiz sentitu nuen hotzikara –buruan hasi eta bizkarrean beheiti egiten zuena– Babak Anvarik zuzendutako filma ikusi bitartean. Eta onartzen badugu beldurra sortzea dela beldurrezko film baten funtzio nagusia, hotzikara horiek aski behar lukete Itzalpean pelikularen kalitatea azpimarratzeko. Izenik eman gabe utziko dudan bertze film baten antza igarri diote han-hemenka –eta zer nahi duk erratea, irakurle maitea? Bai, ba, baduk horren antzekoa–, baina horrek ez dio...

Read More
Urt13 0

Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu batzuk –hiru lehendabizikoak, konparazione–, eta baten bat zozo samarra ere bai...

Read More
Urr30 0

Ich seh, ich seh (Badakusat, badakusat)

Posted in Egile-zinema, Suspentsea

Eine Reise in das Innere von Wien (Vienaren barnealderako bidaia) saiakera bilduman, Gerhard Roth-ek Pohanka arkeologo viendarrak eginiko aurkikuntza baten berri ematen digu: hezurdura bat ekarri zuten azalera Minoriten elizan, eta, hilkutxa aztertuta, itxura guzien arabera, barnean zegoen gorpua gorpu bihurtu baino lehen izan zen lurperatua. Katabut hura Rothen hitzetan, Austriaren metaforatzat har liteke: azal distirant orbangabe baten azpian, beldurra eta desesperazioa. Rothen esaldiak badu...

Read More
Urt30 1

Tusk

Posted in Gore-a, Suspentsea

Telesaileko kapitulu batean, simpsondarrak Kanadara joan ziren. Muga zeharkatu bezain fite, bere burua pareta guzien kontra jotzen hasi zen Homer, “lasai, hemen osasun sistema doan baita” oihuka. Kanadaren gaineko txiste bat omen zen hura, eta Kanadaren gaineko txisteek osatzen dute hein handi batean Kevin Smith-en Tusk filmaren hezurdura komikoa: broma kanadarrak dira pelikulak beretako “komedia” izendapena aldarrikatzeko duen oinarria. Txistekin batera, egia da Guy Lapointe...

Read More
Urt23 0

Musarañas

Posted in Gore-a, Suspentsea

Filmak DVD formatuan ikusten ditut, eta formatu horretan ikusiak dira blog honetara ekarritako pelikula gehienak. Tarteka, halere, zinema aretoak zapaltzen ditut, nahiko nukeen bezain maiz ez bada ere. Iazko abenduan izan nuen aukera bakan horietarik bat, eta anaiak lagunduta joan nintzen Musarañas ikustera. Han-hemenka aditu eta irakurritakoa aditu eta irakurri ondotik, ikarak sentitzeko prest nengoen, film zinez beldurgarria espero bainuen; horren ordez, 50eko hamarkadan-edo giroturiko...

Read More
Urt02 3

Modus anomali

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

Modus anomali  (Ritual  paratu diote izenburua Estatu Batuetan; Le réveil de la proie  eta Gefangen im Wahnsinn  azpi-izenburuekin hornitu dute Frantzian eta Alemanian, hurrenez hurren) bi hitzetan laburbiltzen ahal da: survival  film bat da –alegia, pertsonaia nagusiak borroka egin beharko du bizirik irauteko, eta hori da filmaren funtsa– akaberan, ustekabeko bira baten bidez, ordura artio ikusitako guziari bertze esanahi bat ematen diona. Hala ere, eztabaida liteke amaierako...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA