Odolaren mintzoa
Hasiera » Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa

The Vast of Night

2020-08-17  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

Fay & Everett

Fay & Everett

Lehen hamar minutuak edo dira laburbiltzen –eta ulertzen– zailenak: tokiko irratiko erratari Everett (Jake Horowitz) etengabe solasean ari da, honetaz eta hartaz, azalpenak ematen, aginduak banatzen, komentarioak egiten, harat eta honat doan bitartean. Fite, Fay (Sierra McCormick), herriko telefono-operatzailea, haren ondoan dago, eta Fayk ere, Everettek bezala, badu zer errana. Biak gazteak eta buruargiak dira, gauzak egiteko irrikan. Tokia Mexiko Berria da, eta denbora, 1950eko hamarkada. (gehiago…)

Splinter

2020-08-13  //  Beldurrezkoa, Gore-a  //  Iruzkinik ez

Hau ez da Addams familia.

Hau ez da Addams familia.

Beharbada interesgarria litzateke, tarteka balitz ere, bere garaian arrakasta handirik izan ez eta geroztik aski atzenduak gelditu diren filmak blog honetara ekartzea. Nire buruarekin bilera egin ondotik, ideia ona dela erabaki dugu, eta orobat pentsatu dugu Toby Wilkins-en Splinter (2008) film egokia izan daitekeela hasmenta aditz hipotetiko hori orainaldira ekartzeko. (gehiago…)

Gretel & Hansel

2020-08-10  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Nork itzali du argia?

Nork itzali du argia?

Interneten Oswood Perkins-en Gretel & Hansel filmaren kritikaren bat bilatuz gero, ez da zaila aurkitzea forma edukiaren gainetik lehenesten duen pelikula dela dioenik, edo estiloa funtsaren gainetik. Ni ados nago, edo ados nengoke, komentario horrek zenbaitetan kutsu negatiboa ez balu, erran nahiko balu bezala filma mantsoegia eta, hortaz, aspergarria dela. (gehiago…)

The Lodge

2020-08-06  //  Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

Happy end bat baino gauza politagorik...

Happy end bat baino gauza politagorik…

Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da. (gehiago…)

2019ko hamar film gomendagarri

2020-01-01  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Telefonoan dudan aplikazio batek erran dit 2019an 191 film ikusi ditudala – bertze aplikazio batek zenbat komiki erosi ditudan gaztigatu dit, baina zenbaki hori ez dut hemen paratuko–. 191: gaizki, beraz, zenbaki bakoitiak gorroto ditudalako eta ohartu orduko zifra hori “kasik berrehun” bihurtuko delako, “kasik” guziek dakarten frustrazioarekin. (gehiago…)

The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna)

2019-12-22  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkin bat

Ez dago potrorik nola dudan deitura galdetzeko!

Ez dago potrorik nola dudan deitura galdetzeko!

Skywalkerren igoera ona, txarra edo erdipurdikoa ote den erabaki aitzin, beharbada komeniko litzateke ebaztea Izarretako Gerrako VII., VIII. eta IX. episodioek trilogia bat osatzen duten, saga martxan paratu zuten lehen hiru filmek edo George Lucasek zuzendutako prekuelek osatzen zuten bezala, edo elkarrekin harreman desorosoa duten bi piezako tramankulu arraroa ote dugun esku artean. J. J. Abramsek zuzendutako filmak –VII. atala eta orain zinema aretoetan dagoena– lirateke bi pieza horietarik bat, eta bigarrena, Rian Johnsonen gidaritzapean egindakoa. Ni behinik behin bigarren tesiaren aldekoa naiz. (gehiago…)

Doctor Sleep

2019-12-16  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Mezu bat utzi dizute

Mezu bat utzi dizute

Bi ordu eta erdi irauten duenez, bi film kabitu dira Mike Flanaganek zuzendutako Doctor Sleep honetan. Lehena beldurrezko filma da, eta zera erakusten digu, The Shining-eko haurrak, Dan Torrancek, Stanley Kubricken film hartako hoteleko mamuak oraindik segika dituela. Alta bada, lehen minutuetan Torrance gazteak ikasiko du mamu horiek menderatzen; hurrengo eszenan, Ewan McGregorren aurpegia duen heldua bihurtuta agertuko zaigu Dan Torrance, eta orduantxe hasiko da bigarren filma. (gehiago…)

Sesión salvaje (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)

2019-11-02  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Saio supersonikoa

Saio supersonikoa

Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra –solasa zilegi bazait– aldarrikatzen duen dokumentala da. Horretarako, orduko protagonista batzuei –Eugenio Martin, Carmen Carrión, Lone Fleming, Jordi Grau, Loreta Tovar, Mariano Ozores, Fernando Esteso– eta zinema hura ikusi eta harekin gozatu zuten gaurko zenbait egileri –Alex de la Iglesia, Nacho Vigalondo, Paco Cabezas– eman diote hitza zuzendariek, eta haien adierazpenak mintzagai duten zinemako irudiekin lagundu dituzte. (gehiago…)

Color out of Space (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)

2019-11-02  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

Arrunt zoriontsuak izanen gara hemen. Bueno, baldin eta espaziotik kolorerik erortzen ez bada.

Arrunt zoriontsuak izanen gara hemen. Bueno, baldin eta espaziotik kolorerik erortzen ez bada.

Ez da hau H. P. Lovecraften Espaziotik etorri zen kolorea ipuina zinemara eraman duten lehen aldia. David Keith-ek bertsio bat filmatu zuen 1987an, The Curse (Madarikazioa) izenburupean. Richard Stanley-k zuzendu eta Donostian ikusteko aukera izan dugun bertsio berri honetan, hiru kontu nahasten dira aski manera orekatuan: Lovecraften izu kosmikoa, 80ko hamarkadako zinematik etorriak iduri duten kreaturak eta familiaren gaineko –kontrako– gogoeta bat. (gehiago…)

Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak)

2019-10-30  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkin bat

Guraso zoriontsuak

Guraso zoriontsuak

Gemma. Hogeitaka urteko irakaslea, dinamikoa, dibertigarria, baikorra. Tom. Hogeitaka urteko lorezaina, Gemma bezala, dinamikoa, dibertigarria, baikorra. Garaia orain da; lekua, Irlanda. Gemma eta Tom etxebizitza bila dabiltza, eta oraindik ez dakiten arren, fite aurkituko dute betiko izanen den –baina beharbada ez amestu duten– bizilekua. Toki berezi batean. In the twilight zone. (gehiago…)

2 / 10«Aurrekoa123410Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA