Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Munduaren akabera
2013-12-06 // Suspentsea, Zientzia-fikzioa // 2 iruzkin
Nick Frost eta Simon Pegg
Aurten bai, aurten, hondarrekoz, Argiari esker –Gorka Bereziartua, mila esker anitz– Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izan naiz, eta, beraz, Edgar Wright-en azken filma –The World’s End (2013)– ikusteko parada izan nuen (filma dagoeneko iritsia da zinema aretoetara, eta teorian, blog honetan “aretoetara ailegatzen ez diren filmak” komentatu behar nituen; baina, hain zuzen ere, horretarako ezarri nuen arau hori, noizbait hautsi ahal izateko). Eta gozatu ere gozatu nuen haren lan horrekin, baina pixka bat harritu ninduen ikusleen saria jaso izanak, ez baitzitzaidan lan borobila iduritu. Neurri batean, Shaun of the dead (2004) bikainean jorraturiko gaiak azaleratzen dira Munduaren akabera honetan, baina, nire iduriko, haren mailara ailegatu gabe. (gehiago…)
Arrosa, loto-lorea
2013-09-06 // Beldurrezkoa, Sailkatugabeak, Suspentsea // Iruzkin bat
Dramtis personae: aita, amaordea, eta bi ahizpak
Jatorrizko bertsioan, koreeraz alegia, filmak hala (omen) du izena: Arrosa, loto-lorea, eta Arrosa eta loto-lorea tituluko ipuin tradizionalean dago oinarritua. Ea zer kontatzen duen ipuin horrek? Bada, bi ahizparen istorioa. Naski horregatik hautatu zuten izenburu hori nazioarteko bertsiorako: A tale of two sisters, gure auzo erdaretan laburbildua (eta nafartua) izan zena: 2 hermanas / 2 soeurs. (gehiago…)
The ABCs of death
2013-06-20 // Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa // Iruzkinik ez
Afixa ederra, baina filmaren edukia ongi islatzen ez duena
Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre (2011) eta V/H/S (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka egindako film horiek gomendagarriak izaten dira denbora guti duen jendearendako: batzuetan film bat ikusteko bi orduko tarte bat harrapatzea zaila bada ere, ia-ia guziok izanen genituzke hogei minutu pantailaren aitzinean jartzeko. Hogei minutu horiek merezi ote duten bertze kontu bat da, jakina, maiz franko gorabeheratsua izaten baita horrelako talde-lanetan biltzen diren istorioen kalitatea. (gehiago…)
Grabbers
2013-03-30 // Suspentsea, Zientzia-fikzioa // 3 iruzkin
Grabbers, edo nola egin film bat bi osagairekin: ostatu bat eta munstro bat
Jon Wright Grabbers komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean. Egia erran, ez nago sobera ados ez batarekin ez bertzearekin. Bai, komedia da, komedia duina, baina niri irribarre batzuk baizik ez dizkit aterarazi: ez naiz aspertu, filmak nire arreta bereganatu du, baina ez dut algararik bota. Eta konparazioari dagoikionez, bi filmak irletan eginak direla (eta bi zuzendariek deitura berdina dutela) alde batera utzita, ez dute elkarren antz handirik. Edgar Wrightena jenerozaleei begira egindako komedia da; Jon Wrightenak munstro bat duen arren, familia osoak –tira, adin batetik aitzinat– ikusten ahal duen film entretenigarria da. Umorea ez da inoiz beltzegia edo lizunegia, eta aurrekontua efektu berezietan gastatu dute batez ere, odol faltsua erosten baino gehiago. (gehiago…)
Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
2013-03-01 // Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
Macabre
Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana. Eta, dudarik gabe, Hooperren klasikoaren itzala luzea da, luzea denez, Mo anaiek zuzendu film honetan. Egileek berek, DVD ingelesak dakarren elkarrizketa batean, slasher amerikarrak (horrela, oro har, izenik eman gabe) aipatzen dituzte eragin nagusi gisa, bai eta Indonesiako zinemara joera berriak ekartzeko asmoa ere, orain arte nagusi izan omen diren mamuak eta fantasmak alde batera utzita. (gehiago…)
American Mary
2013-02-11 // Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
American Mary, ebakuntza-tresnak eskuan
American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska ahizpek beren asmoa borobildu ote duten bertze kontu bat da. (gehiago…)
Executive koala
2013-02-07 // Beldurrezkoa, Suspentsea // Iruzkinik ez
Executive koala
Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio begi-bistako eta sendoa dute. Are gehiago, haren lana komentatzen ari direlarik, film kritikari batek baino gehiagok erran du WTF terminoa naski Kawasakiren filmak deskribatzeko asmatua izan zela. Izan ere, film xelebrerik eskas ez duen herrialde batean (Hitoshi Matsumotoren Big Man Japan-etik –2007– hasi eta Takashi Miikeren Zebra Man-eraino –2004–, Katsuhito Ishii, Shunichiro Miki eta Aniki hirukotearen Funky Forest –2005– atzendu gabe), haren filmografia zinez eta benetan xelebrea da. (gehiago…)
Wrong
2013-02-01 // Egile-zinema // Iruzkinik ez
Wrongeko protagonista, zakurren psikologia ikasten
Rubber-en (2010), Quentin Dupieux-en aitzineko filmean, gurpil bat dugu pertsonaia nagusia. Hobeki erranda, gurpil hiltzaile bat. Edo, are zehatzago adierazia, botere telekinetikoei esker jendearen burua leherrarazteko gaitasuna duen gurpil hiltzaile bat. Tartean, gainera, badira gogoeta meta-zinematografikoak, txiste maltzurrak eta basamortuan pozoiturik hiltzen diren ikusle xelebreak. (gehiago…)
The cabin in the woods
2013-01-07 // Beldurrezkoa // 3 iruzkin
The cabin in the woods: sorpresaz beteriko etxola
The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritiko irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun lovecraftiarrak dituela.
Drew Goddard-ek zuzendua (haren lehen filma da; orain arte ekoizle eta gidoilari ibilia zen) eta idatzia (Joss Whedonekin batera), filmaren-barneko-filma baliabidea da The cabin in the woods-aren ezaugarri nagusia. Tira, zuzendariak ez du zehazki filmaren-barneko-filma baliabidea erabiltzen, filmaren barnean egiten dutena ez baita preseski fikziozko film bat, baina bai antzeko zerbait. Eta horren bidez, genero-zinemaren gaineko gogoeta egiten du eta egitera gonbidatzen gaitu. (gehiago…)
Excision
2012-12-29 // Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen, itxura ona baitzuen. (gehiago…)