nazioartea, Sailkatu gabea

World press photo 2017, sari nagusia

Ainara Berges eta Josune Gil

Nazioarteko fotokazetaritza sari garrantzitsuenak dira World Press Photo sariak. Aurtengo edizioan, hilketa batek izan du protagonismoa, Turkiako errusiar enbaxadorearen erailketaren uneko argazki esanguratsuenetako batek, hain zuzen ere: Burhan Ozbilici fotokazetari turkiarrak ateratako hau izan da sari nagusia.

Burhan Ozbilici, 59 urteko fotokazetari turkiarrak, 28 urte daramatza lanean Associated Press informazio-agentziarentzat. Argazkilariak EFE agentziari eskainitako elkarrizketa batean esan zuen: “une hura momentu historiko bat zela konturatu nintzen eta nire kazetari lana bete behar nuela”.

Sari nagusia lortu duen argazki honek konnotazio garrantzitsua du: gertakizuneko bi protagonistak harrapatu ditu: hiltzailea, zutik, eta hildakoa, Andréi Kárlov, lurrean hilda dagoeneko. Gainera, hiltzailearen jarrera era perfektuan harrapatu du eta baita honen aldarrikapen mezua ere. Orokorrean, argazkiaren esanahia, konnotazioa eta honen atzean dagoen esfortzu eta lan pertsonala oso garrantzitsuak dira.

Argazkilariaren testigantzaren arabera, Mevlüt Mertek, enbaxadorearen hiltzaileak, garraxiak botatzen zituen Alaren handitasuna goraipatu zuen, eta jendea izututa zegoen. Burhanek adierazi zuen beldur handia pasa zuela, baina ez zuen bere kamera itzali ezta momentu batean ere. Argazkiak Londresera berehala bidaltzeko eskatu zioten, eta bidali eta minutu batzuk geroago dagoeneko mundu guztian zabaldurik zeuden sare sozialetan barrena.

Argazkia: Burhan Ozbilici

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.