Josune Gil
Gaur, igandea, hilak 19, asteko albiste/argazki nabarmenenak erakutsi eta azalduko dizkizuegu. Oso zaila da egunero gertatzen diren gauza guztien artean aukeraketa bat egitea, baina gure ustez garrantzitsuak izan direnak ekarri dizkizuegu:
NOOS KASUKO SENTENTZIA
Noos Kasuaren sententzia jakin da ostiral honetan, otsailak 17. Iñaki Urdangarinek 6 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra jaso du, eta bere emaztea, Cristina infanta absolbitua izan da. Horrez gain, Urdangarinek kartzela hautatzeko aukera dauka eta ziurrenik Badajozeko espetxera joango da, Espainia mailan lasaiena baita.
TRUMP ETA PRENTSA
Estatu Batuetako presidentea den Donald Trumpek programatuta ez zegoen prentsa-aurreko batera deitu zituen komunikabideak. Prentsa haurreko horretan (ordu bat eta hogei minutu iraun zituena) berak lan oso ona egin duela azpimarratu zuen, baina denbora guztian prentsarenganako jarrera bortitza izan zuen, eta gezurtiak, lizunkoiak eta bere errespetuaren aurkakoak zirela adierazi zien. Gainera, prentsaurrekoak historiara pasako diren momentuak izan zituen. Adibidez, Reaganen garaipenetik berak bozka gehien irabazi dituen presidentea dela adierazi zuen, kazetari batek Obamak gehiago lortu zituela adierazi zuen, baina berriro ere espero ez zuena erantzun zioten: George W. Bushek berak baino gehiago lortu zituela.
Orain, gainera, medio kontserbadore batzuk ere bere irudiarentzako oso onuragarriak ez ziren artikuluak argitaratzen ibili zirenez, dagoeneko Trumpek ez die medio oso kontserbadoreei besterik erantzun nahi.
GUTXIENEZ 55 HILDAKO IZAN DIRA BAGDADEN ATENTATU BATEAN
Ostegunean, otsailaren 16an, 55 hildako izan ziren Bagdaden auto-bonba baten eraginez. Gertaera, konkretuki, Bagdad (Irak) hiriko Sadrren izan zen. Azken boladan izan diren atake terroristen artean heriotza gehien eragin dituena izan da, baina hiru egunetan dagoeneko hirugarren esplosioa izan da.
Honen helburua zonaldean egin behar zen xiiten bilkura batengan eragitea zen. Leku honetan izan zen egun batzuk lehenago suertatutako beste esplosioa, lau hildako utzi zituena. Hiri berberan, beste 15 pertsona hil ziren egun bat lehenago Sadrego beste zonalde batean, atentatu suizida batean.
MILAKA PERTSONA BARTZELONAN, ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN ALDE
300.000 pertsona inguru mobilizatu ziren atzo antolatzaileen arabera (70.000 beste datu iturri batzuen arabera), Bartzelonako kaleetan errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko asmoarekin. Vollem acollir izan zen lema nagusia eta hori entzuten zen etengabe, “Gurekin hartu nahi zaituztegu”, eta baita Cap persona no és il legal: “inor ez da ilegala”. Irudi publikoa duten hainbat pertsona ikus zitezkeen mobilizazioan, adibidez Ada Colau, bere bikotea eta bere semea, eta beste hainbat politikari. Gainera, 200 erakundek hartu zuten parte, horien artean sindikatu ezberdinak eta hainbat gobernuz kanpoko erakunde.
Leave a Reply