Kultura

Amets zati dilindariak

Karim Sahib - AFP

Apurtutako ispilu zatiak. Soka mehe batek lotzen ditu gelako sabaira. Distira etengabez janzten da artelana kokatuta dagoen espazioa. Izan ere, kristal zati txiki hauek artelan berezi bat osatzen dute Abu Dabiko Ehiza eta Ekitazio Nazioarteko Erakusketaren barnean.

Artelan honen atzean, ordea, ideia magiko bat ezkutatzen da. Kristal zatitxoak, esaterako, forma konkretu batekin moztuak izan dira eta ez edonola. Kristal zatitxo bakoitzak Arabiar Emirerri Batuen forma du.

Kristal zati txiki hauen itxura ez da artelan honen gauza berezi bakarra. Izan ere, erakusketara hurbiltzen diren guztiek Arabiar Emirerrien zatitxo bat bereganatzeko aukera dute. Errotulagailu bat erabiliz, bisitari bakoitzak bere desioak eta ideiak kristal zatietan islatzeko aukera du.

Honela, kristal zatitxo hauen bitartez jende askoren amets eta itxaropenekin bilduma bat osatu da. Irudian, gizon baten isla ikus daiteke mezu bat duen kristal zatiaren gainean. Nork daki hitz haien arten bildurikoa desio sakon bat izango den edo etorkizunari eginiko erregu bat.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.