Asteko Argazkiak

Xehetasunen xarma ezkutua

Bram van den Broek, Andriy Volkov, Kees Jalink, Nicole Schwarz y Reinhard Windoffer - National Geographic

Gizakien ikusmen gaitasunetik urrun geratzen diren gauzek ere edertasun ezkutua dute. Arrazoi honengatik, NIKON Small World Photomicrography 2017 lehiaketak mikroskopio baten laguntzarekin eskuratu diren irudirik ederrenak saritu ditu. Lehenengo argazki hau izan da lehiaketako lehen sariaren irabazlea. Argazkia Herbeheretako Kantzerraren Institutuan hartu zen eta bertan giza azaleko zelulak ikus daitezke, non keratina fluoreszentez markaturik ageri den.

Havi Sarfaty – National Geographic

Bigarren saria irabazi duen argazkiaren protagonista ezagunagoa zaigu. Izan ere, giza begia landare hau mikroskopioaren laguntzarik gabe errekonozitzeko arazorik ez du. Txikori-belarrekin askotan jolastu dugun arren, inoiz gutxitan izan dugu aukera landare honen barrenak detaile guztiekin ikusteko. Bigarren argazki hau Israeleko Eyecare Clinic zentroan aterata da.

Jean-Marc Babalian – National Geographic

Hirugarren saria kolore biziak dauzkan irudi batek irabazi du. Inork gutxik asmatuko luke kolore urdin eta hori hauen atzean  alga bat aurkitzen direla, izan ere, guk hondartzan ikusten ditugun algek kolore berde edo marroia izan ohi dutelako . Irudi honetan zehazki volvox motako algen ugalketa prozesua bildu du autoreak, algak haien semeez banatzen diren uneari argazkia atera diolako.

Teresa Zgoda – National Geographic

Azkenik, laugarren saria New Yorkeko Rochester Teknologia Institutuarentzat izan da aldi berean iluna eta argia den argazki honengatik. Agrazkian zizare bakarti bezala ezaguna den platihelminte baten lehen plano bat ikusi daiteke. Zizare hau gizakion este meharrean bizi ohi da, beraz, zaila da honelako zizareen irudiak edonon topatzea. Gainera, nahiz eta berez argazkia iluna den, zizareak dauzkan koloreek argi puntu interesgarriak ematen dizkiote argaki honi.

Lehiaketa honetan sariatuak izan diren argazki guztiak National Geographic-en webgunean ikus daitezke.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.