Asteko Argazkiak

Ohituren ohiturak

Aris Messinis – AFP

Askotan zaila da jakitea ohiturak noiz eta non sortzen diren. Informazio hau ezagutu ez arren, arbasoek erakutsitakoa errepikatu eta mantentzen saiatzen da gizakia. Neguko Joko Olinpikoak 1924ko neguan lehen aldiz antolatu zirenetik inaugurazio zeremonia urtero ospatu da. 2018an PyeongChang-en ospatuko diren jokoei arrera ekitaldiaren azken entseguetako bat da hau eta ohikoa den moduan sugarra izango da ekitaldiko protagonista nagusia.

Alessandra Tarantino – AP

Hala ere, badira ohikotasuna apurtzen duten irudiak. Izan ere, duela urte batzuk Erromako San Petriren plazan honelako irudi bat ikustea pentsaezina zen. Aita-santua agurtzeko ilaran dagoen apezpiku batek itxaronaldia aprobetxatzen du telefono mugikorrarekin argazki bat egiteko. Ilaran aurrera begira dauden sotana beltzeko gizonen artean atzera begira dagoen argazkilari inprobisatu honek segidarekin apurtzen du.

Jane Barlow – AP

Ohitura batzuk denborarekin zahartzen badira ere, badira bitxikeria kutsua inoiz galtzen ez dutenak. St. Andrew Unibertsitateko ikasleek bizarra mozteko aparrarekin festa bat antolatzen dute urtero kurtsoaren hasiera ospatzeko. Arauak une batez alde batera utzi eta unibertsitateko ikasleak apar zuriarekin zikintzen dira goitik behera. Maskara zuri horien atzean nor ezkutatzen den jakitea ezinezkoa da.

Hunter Dyke – AP

Zikinkeria da ere aste honetako azken irudiko protagonista. Kasu honetan, ordea, argazkian lokatzaren kolore marroia da nagusi. Michiganen antolaturiko “Mudbol” partidu bateko jokalariak lurrera goitik behera lohitzen dira haurrak balira bezala. Kirol arropa zikintzea kezka gutxi eragiten dizkiela argi dago. Eskerrak, orain behintzat ohiturak aldatu diren eta arropa zikina etxeko garbigailuetan garbitzen den eta ez herriko ibaian lehen bezala.

Leave a Reply