nazioartea

Errealitate biluztuak

Atta Kenare – AFP

Lurrikarek, lurra astintzeaz gainera, gizakien bizitzak goitik behera aldatzen dituzte. Suntsitutako eraikinak, hildakoak eta zaurituak ez dira lurrikarek eragindako kalte bakarrak. Oroitzapen bortitzenak buruan eta bihotzean gorderik gelditzen dira betirako.

Unerik latzenak pasata, normaltasunera itzultzeko ordua da. Etxeak berriz ere altxatu eta hondaturiko guztiaz desegiteko garaia heldu da. Beldurrak baztertuz eta zutik geratzen diren harrien artean pausuak emateko unea da, bizitzan aurrera jarraitu ahal izateko.

Lurrikarak eragindako mozketa bortitza da, bortitzegia kasu batzuetan. Bortizkeria honek mozketa zuzen eta perfektuak sortu ditzake, zuzenki baten laguntzaz eginak izan direla irudikatzeraino.

Eraikinak ez dira erditik zaitu diren gauza bakarrak.  Familiak eta adiskidetasunak errotik apurtu dira. Zatiketa honek alde ezkutuenak agerian uzten ditu, barruak biluztuz eta sekretuak azaleratuz.

Ezbeharrari aurre egiteko arma egokiena borondatea da, bizitzan aurrera jarraitzeko bultzada ezinbestekoa. Oinarri berrien gainean zutabeak eraikiz hondamendiaren zauriak pixkanaka estaliko diren arren, inoiz ez da barruko beldurrak arinduko dituen hormarik eraikiko.

 

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.