Asteko Argazkiak, Natura, nazioartea

Berriro ere, ura

 

Edateko, garbitzeko, jateko, hazteko, dibertitzeko… izateko. Denetarako balio digu urak, gure gorputzaren ehuneko handiena da ura. Planetaren parte handiena da ura. Ezinbestekoa da ura, eta naturaren hondamendi gehienek dakarte urarekin arazoak.

Lehenengo irudi honetan Greziako uholdeen argazki bat dugu. Eurite izugarriek kaleak, errepideak eta etxeak urez bete dituzte, batez ere Atikako zonaldean aste honetan. Hondamendiak 19 hildako utzi ditu eta 4 pertsona desagertuta jarraitzen dute herrialdean. Orain, irudian ikusten dugun bezala, herritar gehienek azpiegituren konponketaren zain daude. Beste askok etxebizitzak beren eskuekin urez hustu behar dituzte eta beste askok autoak galdu dituzte ur-azpian. Laguntza guztia gutxienekoa da urez beterik dagoen lurraldean.

Argazkia: Beltes Alexandros (EFE)


Honako argazki hau, berriz, ur faltaren isla da. Espainiako urtegien ur kopurua berriro ere jaitsi da izugarri, eta azkeneko aste honetan beren edukiera ez da %40ra iristen. Gorri koloreko lurrak eta ur gutxi dituen urtegi hau Guadalajarako Entrepeñas presari dagokio. Halaxe zegoen pasa den azaroaren 14ean. Inguruko lurreko arrastoek ura non egon beharko litzatekeen iradokitzen digute, eta gauden urteko garaiean, azaro partean, duela 22 urte ez zutela Espainiako urtegi gehienek honelako zeozer ikusten. Batzuek hainbeste, beste batzuek hain gutxi.

Argazkia: Jaime Villanueva


Aste honetan ere 15 urte bete dira “Prestige” barkuaren gertatutako hondamendi naturala gertatu zenetik. 2002an petrolio-hontziak Galiziako kostetan 2000 kilo txapapote inguru utzi zituen, hondarretan behin eta berriro arrastoak ateratzen zituen bitartean.

Herritarrek egin zuten hemen lan handiena, arrantzaleek, itsaso-eskolakoek, eta edozein bolondresek garbitu zituen garai hartan galiziar hondartzen bat. Edozen galiziar buzoa jantzi eta hondartzara joaten zen egun horietan ur eta hondarretik orban beltzak kenduz. Irudian percebeiro bezala ezagutzen diren A Coruñako arrantzaleak garbiketa-lanetan atsedenaldi labur bat egiten ikus ditzakegu, laneko jantzi txuria erabat belztuta, baita oinetan dagoen ura ere.

Argazkia: Uly Martin (2002ko azaroaren 19a)


Egun hauetan NASAk irudi izugarriak zabaldu ditu A68 icebergaren ingurukoak. 5800 kilometro karratuko hizotz zatia Antartidatik banandu da eta irla zuri izugarri bezala dago orain ur-gainean. Hau uztailean gertatzen hasi zen hilabete askotan zehar banatzen joan zena eta azkenik guztiz banandu da. Larsen C bezala ezagutzen den hizotz plataformaren eta A68 icebergaren artean orain itsaso zati handia dago, ibai izugarri bat izango balitz bezala eta hizotz puska irla bihurtu duena.

Argazkia: NASA Ice

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.