Asteko Argazkiak

Bi zero bat zortzi

Bart Maat – AFP

Urte berriaren hasiera ospatzeko modu desberdin asko daude, baina hauek dira munduan zehar topatu daitezkeen berezienak. Scheveningenen urte berriari ongi etorri beroena emateko urteko bainurik hotzena hartu dute. Asko izan dira bainujantziarekin eta txano gorriarekin Ipar itsasoko uretan hasi dutenak.

Philippe Huguen – AFP

Frantzian, Dunkerqueko Malo-Les-Bains-en urte berriari arrera uretan egin diote ere. ‘Bain de Givres’ festa ospatzen dute urte berriaren hasiera ospatzeko eta era guztietako apaingarri eta mozorroekin itsasoan sartzen dira. Parte-hartzaileetako batek daraman bengalaren argi gorriak kolore berezia ematen dio argazki honi.

Paulo Whitaker – Reuters

San Pauloko zerua, Brasilen, milaka puxikekin estali da urte berri baten hasiera ospatzeko. Puztuki gehienak zuriak dira, baina argazkiaren ertzetan koloretako puxikak aurki daitezke ere. Urte berria zerura begira hasi dute Brasilen, beraz, urte berriak ekarriko dituen sorpresa eta istorio berrien zain.

Hans Punz – AFP

Baina ohitura guztietan bada bere handitasun eta tradizioagatik famatua dena. Urtero, Vienan mundu osoan famatua egin den kontzertu bat ospatzen da. Milaka lorek apainduriko eszenatokiaren gainean Ricardo Mutik orkestra zoragarri bat zuzentzen du. Honen aurrean, publikoa urtero aho zabalik hasten du urtea musikaren edertasunagatik liluraturik.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.