nazioartea

Talde lana

Ekainaren 23an desagertu ziren Tailandiako Tham Luang kobazuloan 12 adingabe eta haien entrenatzailea. Hemen dugun argazki hau uztailaren 3koa da, bertan langileak Khun Nam Nang Non Forest Park parke naturalean kobazulorantz doan bidea konpontzen ari dira.

Irudiaren erdialdean dago atentzioa deitzen duen gunea. Langilearen esperantza aurpegia, erdi-irri aurpegia, gainontzeko langileek duten kontzentraziotik at dagoena. Egun hauetan edozein komunikabidetan, eta noski, sare sozialetan, ikusi ahal izan dugu bai Tailandiako eta baita ere munduko beste zenbait tokitako aditu eta boluntarioek egin duten lan paregabea, eta lan horrek ere irudi ederrak utzi ditu gurean.

Gertaera oso mediatikoa izan da, beraz. Googlen izugarri igo dira honen inguruko bilaketak eta Australian Associated Press-en arabera, Pure Flix produktoreak film bat prestatzeari begira elkarrizketak egiten planteatzen dabilela argitaratu dute. Ume hauek futbol talde bat osatzen zuten eta FIFAk munduko futbol txapelketaren finala ikustera gonbidatu zituen, erreskatearen berri izan ondoren, baina azkenean arrazoi medikoengatik bertan behera geratu da gonbidapen hori.

Munduari bira eman dion gertaera hau dagoeneko amaitu da. Behingoz, atzo, hilak 10, lortu zuten langile eta boluntario horien guztien lan paregabearen ondoren ume guztiak eta entrenatzailea ere kobazulotik kanpora ateratzea. Nahiz eta ahul egon, egonkor daude denak eta salbu, aditu eta herritar gehienentzat miraria izan dena.

Argazkia: Lillian Suwanrumpha / AFP 

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.