Baliabideak desagertzen direnean, esperantza da bidearen amaieran pizturik mantentzen den azken argia. Inoiz etorkizun hobe bat lortzeko helburuarekin, egunerokotasuna borrokatzea da aukera bakarra. Zoritxarrez, borroka horren ondorio bortitzenak etxeko txikienek pairatu behar izaten dituzte sarritan. Errealitatez inguraturik, jolasa da askotan etsipenetik urruntzeko azken aukera. Hauxe Sirian harturiko argazki bat, Idlib-eko eskualdearen mendebaldeko eskola batean ateratakoa.
Etsipena, berriz, munduko bazter ezberdinetan topa daitezke. Mexikon, adibidez, Estatu Batuetarako bidea egiten ari diren migratzaileen egoera da hori ere. Sarritan, pertsonek osaturiko ilara luzeen irudiak ikusi ohi ditugu komunikabideetan. Hauxe, ordea, ibilbideko errealitatea irudikatzen duen argazki ezberdin bat. Mugikorraren bateria kargaturik izatea alferrikakoa dela dirudi, baina, dena galdurik dagoenean, senide edo ezagunekin komunikatu ahal izatea helburua gertuago ikusteko modu bat izan daiteke.
Bizitzako ezberdintasun txikiei erreparatzea ezinbestekoa da mundu honetan biltzen diren errealitate anitzak ezagutzera emateko. Goya Sarien banaketan gertaturiko une berezienetako bat biltzen da argazki honetan. “Campeones” pelikulako Jesus Vidalek irabazitako sariak gizatasun lezio izugarria eman zien telebistaren pantailaren bestaldean bildutakoei: errealitate anitz eta ezberdinak ikustarazi behar dira. Eta ez soilik zineman, baita bizitzaren arlo guztietan ere.
Leave a Reply