nazioartea

“Bigarren planora” pasa diren arazoak

Jonathan Hayward - AP

Covid-19aren osasun krisialdia piztu zenetik munduak norabide bakarrean begiratzen duela dirudi. Ondorioz, pandemia berria hau iritsi aurretik mundua kolokan jartzen zuten arazoak “bigarren plano” batera pasatu dira, aurretik  konplikatuak ziren irtenbideak orain guztiz ezinezko bihurtuz.

Pandemia geldiarazteko txertoa bilatzeko nazioarteko borrokak ez du hondamendi naturalekin amaitu. Horren erakusle, Kanadako Columbia Britainiarrean Skaha lakuaren parean gizon batek bere hondartza aulkitik begiratzen duen Christie Mountaineko eski estazioan piztutako baso-sutea. Gizonak mundu mailako agintari behatzaile arduragabeen papera deskribatzen du primeran, begien aurrean piztutako ikuskizunaren aurrean inolako erantzukizunik izango ez balute bezala.

Jaafar Ashtiyeh – AFP

Bien bitartean, Palestina eta Israeleko eremuan gatazkak eguneroko  eguneroko ogian bihurtu dira. Argazkian Israeleko soldadu bat Palestinako manifestarien kontra borrokan ari da Shoufah herrixkan (Zisjordanian). Bertan palestinarrek Israeleko establimenduen zabalpenaren kontrako manifestazioa antolatu dute, azkenaldian inguru horretan ohiko bihurtu diren liskar eta istiluen adibide gisa.

Violeta Santos Moura

Nepalen, ordea, gizakien salerosketa herrialdeko mehatxu handienetako bat da. 24 urteko Damu Thapak motogurdi bat gelditu du Nepaleko mugan aurkitzen den Bhairahawan bertan doan neskatoari bere bidaiaren arrazoien inguruan galdetzeko. Gobernuz Kanpoko Erakundeetako boluntarioek horrelako galdeketen bitartez identifikatzen dituzte emakumeen salerosketen biktimak. Ustezko bidaiari arruntei senideen telefono kontaktuak eskatzen dizkiete esandakoa egia dela egiaztatzeko, baina, biktimek zenbait telefono zenbaki ematea beharrezkoa izaten da, kasu askotan, lehen telefono zenbakiaren atzean trafikariak ezkutatu ohi direlako iruzurrarekin jarraitu ahal izateko. Nepaletik Indiara egunero gutxienez 54 neska eta emakume era ilegalean garraiatzen direla kalkulatzen da.

Juan Carlos Tomasi

Afrikan egunero oinarrizko beharrak asetzea zeregin ezinezkoa izan daiteke. Izan ere, gabeziak bertako biztanleen segurtasun-gabezia eragiten duten talde armatuen erasoekin elkartzen dira maiz. Juan Carlos Tomasik ateratako argazki honetan emakume ugari ura biltzen ari dira desplazatutako pertsonentzako Tawila herrixkan kokatutako kanpamendu batetik hurbil.  35 kilometro bakarrik bereizten dituzte Tawila herrixka eta El Fasher herria, non oinarrizko zerbitzu eta hornidurak eskuratzea errazagoa den. Tarteko lurretan mugitzen diren bidelapur edo talde armatuak biztanleak haien bizitza eta segurtasuna jokoan jartzera behartzen dituzte mundu desorekatu honetan biziraun nahi izanez gero. Izan ere, azkenaldian askori ahaztu zaien arren,  Covid-19a ez da mundua birarazten duen ardatz bakarra.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.