nazioartea, Politika

Beltzak izateagatik

Black Lives Matterren protestekin bat egin dute ondorengo afrikarren belaunaldiek. / Getty

Black Lives Matter mugimendua 2013an sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan, nahiz eta George Floyden heriotzarekin indarra hartu duen azken hilabeteotan. Mugimendua Poliziaren eskutan hildako beltzen babesean sortu zen, Alicia Garza, Patrisse Cullors eta Opal Tometi estatubatuarrak Twitterren  #BlackLivesMatter traola zabaldu zutelarik, Trayvon Martin izeneko afroamerikarraren hiltzaileari karguak baztertu zizkiotenean. Iaz mila hilketa inguru gertatu ziren poliziaren eskutik eta biktimen %30 beltzak izan ziren.

Floyden atxiloketaren eszena sare sozialetan zabaldu zen mundu osoan eta mundu osoan #BlackLivesMatter mugimendua inoiz baino babesle eta oihartzun gehiago izaten hasi zen. Irudi horietan,  polizia Georgeren gainean zegoen, lepoa estutzen ziola, eta jarrera horretan egon zen ia hamar minutuz, axfisiamenduagatik bere heriotza eragin arte.

Aurretik hilketa horiek guztiak emanda ere, bat berak ere ez du lortu George Floyd-enak lortutakoa. Haren heriotza gertatu eta astebeteren ondoren, kaleko manifestazioak gero eta gehiago ziren. 75 hiri baino gehiagotan eman ziren  eta horietako 40tan etxeratze-aginduak ezarri zituzten hauen oihartzuna handitzea saihesteko. Protesta askotan istiluak, liskarrak, arpilatzeak eta atxiloketak eman ziren. 

Michael Wilson, ukabila altxatuta, Chauvin Minneapoliseko polizia ofizial ohiaren epaiketan epaia eman eta gero. Adrees Latif / Reuters

2013tik, pixkanaka,  mugimendua indarra hartzen joan da. BLM-ren sortzaileak BBCko 100 Women zerrendan sartu ziren iaz, kateak urtero 100 emakume nabarmenenak saritzen dituen horretan.  Hiru afroamerikar hauek Twitterreko traola baten bidez mugimendu soziopolitiko bat sortu zuten, jakin gabe mundu osoan izango zuten oihartzun zabala. Hala ere, beltzenganako desberdintasuna ikaragarria da oraindik gaur egun.

Opal Tometi, Patrisse Cullors eta Alicia Garza 2013tik zenbait alditan sarituak izan dira. / Getty

AEBn pobrezian eta langabezian bizitzeko aukera bikoitza dute beltzek, are gehiago 2008ko krisia eta gero, eta ez da klase sozial batera mugatzen, berdina gertatzen  baita goi-mailako ikasketak dituzten horien artean ere. “Pertsona beltzek zuriek baino 3,5 aldiz probabilitate handiagoa dute poliziaren eskuetan hiltzeko, erasotzen ari ez direnean eta armarik ez dutenean. Nerabe beltzek zuriek baino 21 aldiz aukera gehiago dituzte poliziengatik erailiak izateko. Poliziak beltz bat hiltzen du 40 orduro “, dio Brookings Institution-ek argitaratutako ikerketa batek. Pobrezia sistemiko hau argi eta garbi ikusi ahal izan da koronabirusaren pandemiarekin, afroamerikarrek biztanleriaren beste sektore batzuek baino osasun-baldintza txarragoak baitituzte gaixotasunaren kutsadurari aurre egiteko. 

Poliziak berak egindako ikerketa baten arabera, beltzen eta beltzak ez direnen artean oso desberdin ikusten dira liskarretan afroamerikarrek duten jarrera. Inkestan, beltzen bikoitzak onartzen zuen poliziaren barruko sistemaren arazo baten aurrean gaudela.

Baina orain, afroamerikarrei piztu egin zaie esperantza etorkizunari begira eta borrokak zentzu handiagoa hartu du, Derek Chauvin hiltzaileak aurrekaririk gabeko sententzia jaso duelako. Chauvin polizia estatubatuarra kondenatua izan zenpasa den apirilaren 25ean epaiketaren hasieran egotzi zitzaizkion hiru karguez: bigarren graduko erailketa, hirugarren graduko erailketa eta nahi gabeko hilketa. Eta hori milaka eta milaka estatubatuarren, batez ere beltzen, memorian gordeko da betirako.

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.