Asteko Argazkiak, Gizartea, Politika

Egun jendetsuak

Egun hauetan, albistegiak edo egunkariak zertxobait begiratzen baditugu behintzat, segituan konturatuko ginen mugimendu eta protesten astea izan dela hau. Lehenbiziko irudi honetan azkeneko asteetan behin eta berriro entzun dugun gaiaren protagonistak ditugu: pentsiodunak.

Irudi hau bere originaltasunagatik aukeratu dugu, egun jendetsua eta euritsua izanda ere, herritarrak kalera atera ziren atzo Bilbon. Irudi honetan bezala,  Espainiako hiri askotan irten ziren atzo, batez ere jubilatuak, atzoko egunean. Euriak eta hotzak ez zituen protestak geldiarazi.

Argazkia: Alvaro Barrientos (AP)


Madrilen, konkretuki Lavapies auzoan, Senegaleko gizonezko baten heriotza eta gero zenbait mugimendu egon dira. Bertsio ezberdinak dauden arren, herritarrak arrazismoaren eta indar polizialen aurkako protestak egin dituzte.

Protesta horiek Lavapies auzoan bertan izan dira, nagusiki, irudian ikusi dezakegun moduan. Kasualidadea edo ez, mugimendu hauek guztiak hasteko puntua eta kontzentrazioen gune nagusia, Nelson Mandela plaza izan da. Plaza horretan zentratzen da aukeratutako irudia, herritarrak eta senegaldarren bozeramaileak komunikabideekin harremanetan dauden bitartean sortzen den borobil honekin.

Argazkia: Victor Sainz


Itsasoa zeharkatzen badugu, Estatu Batuetaraino iritsiko gara, nundik garrasi eta pankartak ere iritsi zaizkigun. Hemengo protagonistak gazteak eta ikasleak izan dira. Etxe Zuriaren aurrean armen aurka egin dute irudiko protagonistek, hain zuzen ere, Parklandgo hilketan 17 lagun galdu eta gero.

Hala ere, ez dira bertako ikasleak bakarrik izan Estatu Batuetako arma-legediaren aurka egin dutenak, herrialde honetan honelako kasu asko bizi izan dituztelako dagoeneko historian zehar, eta horregatik, beste hiri askotako ikasle eta gazteek hauekin bat egin dute eta kaleetara atera dira baita ere azken egunetan.

Argazkian, James Ferris ikastetxeko gerentea agertzen da  da 17 puxika zuri daramatzala. Biktimei omentzeko asmoz, 17 minutuko iraupena izan zuen ibilaldian (minutu bat biktima bakoitzeko).

Argazkia: Julio Cortez (AP)

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.