Asteko Argazkiak, Natura, nazioartea

Munduan barrena

Abuztuan sartzear gaudela nazioarteko argazkilari amateur eta profesional desberdinen eskutik munduko mila bazterretan ateratako argazkien artean aukeraketa egin dugu, turismo masibotik at, txoko eder eta ezezagunagoak diren horien bila. Aurreiritziak eta beldurrak alde batera utzi eta munduan inoiz bisitatuko ez genituzkeen, gugandik urruti dauden, eta beste askotan gugandik oso gertu dauden lekuetara jo dugu post hau sortzeko.

Jendeak normalean abuztua aukeratzen du urteko bidaiarik luze eta politena egiteko, askorentzat urtean egiten duten bidaia bakarra ere. Beraz, askotan aukerak ondo aztertzea garrantzitsua izaten da. Pertsona askok bidai-agentzietako erakuslehioetan zintzilikatzen dituzten eskaintzetara jotzen dute, aukerak gehiegi pentsatu eta baloratu gabe. Beste batzuontzat, aldiz, inoiz ez da amaitzen bisitatu nahi ditugun leku guztien zerrenda. Hemen bidai-argazkilaritzako altxor txiki batzuk:

Latinoamerikara bidaiatzea aukeratzen du jende askok bizitzan gutxienez aldi batean, Karibea eta latinoamerikako zenbait herrialdeek dituzten resort turistiko eta tropikaletara bidaiatzea altxorra omen da askorentzat. Punta Cana, Riviera Maya edota Amerika erdialdeko herrialde karibearretako hiri turistiko zenbait: La Habana, hala nola.

Hala ere, bertako herrialde guzti horien artean badaude batzuetan hainbeste turista jasotzen ez dituztenak, eta nahiz eta turistak jaso, turismo-gune masiboetatik at dauden txoko ederrak. Argazkian, Hego Amerikako zonalde menditsu bat dugu, hemengo herrialdeetan mendizaleek disfrutatzeko helmuga paregabea. Konkretuki Chicamocha kainoia da irudikoa, Kolonbian kokatzen dena, naturak izen bereko errekaren inguruan sortu duen paisaia.

Argazkia: Filippo Manaresi


Beste alde batetik, hondartza gustoko dutenentzat paisaia izugarriak dituen beste helmuga bat da hauxe, irudian ikusten duguna: Patong, Tailandian. Herrialde honek ere geroz eta turista gehiago jasotzen ditu urtero, baina zorionez baditu zonalde paregabeak masifikaziorik gabekoak, eta turismoa kontzientzia eginez ederki disfrutatu daitekeenak.

Irudian, Ko Tapu izeneko harkaitz erraldoia dugu, hondartza lasai eta eder baten parean ikus daitekeen paisaia ezin hobea. Batzuek, agian, James Bond-en irla bezala ezagutu dezakezuena.

Argazkia: Ben Fitzgerald 


Hiriak gustuko dituztenentzat eta betiko hiri turistikoak bisitatu dituztenentzat, aukerak amaigabeak dira. Ziurrenik hiri bat bisitatuz gero, eta ideia askoren artean aukeratzeko beharraren aurrean egonez gero, Londres, Erroma, New York, Berlin, Paris eta honelako guztiak ikusita izango dituzulako izango da. Munduko hiri guztien artean bidaia baterako disfrutatzeko paregabea da argazkirako aukeratu duguna: Vancouver.

Irudian ikus dezakegun zonalde urbanoaren bi aldeetan paisaia paregabea dugu, hirian bertan egiteko asko eta inguruan ikusteko asko, naturak kanadiarrei oparitu dizkien fenomenoekin: Ozeano Pazifikoa eta mendi izugarriak.

Argazkia: Mark Bowen


Azkenik, kirola gustoko dutenentzat, udan honelako oporren bila aritzen diren horientzat, helmuga paregabea da hau: surfa egin eta gero, gainera, leku eder batean erlaxatzeko aukerarekin. Horretarako herrialde izugarria da Australian.

Herrialde honek duen kostalde guztia kontutan izanda, munduko surflari ugari hartzen dituen zonaldea da hego mendabebaldeko kostaldea. Perth hiria eta bere ingurua, konkretuki. Irudian, surflari batzuk daude Mettams Pool izeneko hondartzan arratsaldeko azken orduetako olatuetaz disfrutatzen.

Australia: Alan Silmann

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.