Asteko Argazkiak, Sailkatu gabea

ASTEKO ARGAZKIAK, ASTEKO GARRANTZITSUENA

Astero bezala, igandea denez, asteak utzi dizkigun irudi deigarri batzuk erakutsiko dizkizuegu.

Lehenbizi, Argentinako Carmen de Areco hiritik gertu dauden zelaietan agertutako hiru zirkulu perfektu hauek izan dira albiste asteburu honetan. Inork ez daki momentuz zergatik gertatu den, baina batzuek OVNI batek sortuak izan ahal direla diote. Eszeptikoenek uste dute, berriz, fenomeno natural (beharbada kimiko) batek sortua izan liteke misterio geometriko hau.


 

san-patricio-2383221h540

Emakume bat Dublinen San Patrick egunean. / Iturria: Reuters

San Patrick eguna urtero ospatzen da martxoaren 17an. Festa hau tradizioz Irlandakoa den arren, mundu guztira zabaldu da dagoeneko honetaz gozatzeko ohitura. Irudian emakume bat ikusten da bi hirustaz osatutako betaurreko batzuekin (Irlandako ikur bereizgarriak). Patrick apaiza Hirutasun Santua azaltzeko hirustaz baliatzen zela dio tradizioak, eta hauek dira gaur egun festa honen protagonista nagusiak.


 

001178868

Indiarrak margo koloretsuekin zipriztinduta / Iturria: EFE

Aurreko igandean (martxoaren 12an) hasi zen Indian Holi jaialdia. Honekin indiarrek ongietorria ematen diote udaberriari. Irudian ikusten den bezala, jendea kalera ateratzen da eta behintzat momentu batzuen bitartean poztasunez eta alaitasunez ospatzen dute urtaro berriaren etorrera.


 

Lesbos

Azken argazki hau ez da oraingoa,  baina artxibotik berreskuratzea merezi du. Aste honetan banatu dira Espainiako Fotokazetaritza Sariak (Nazio mailako Informatzaileen Elkarteak banatutakoak) eta irabazlea Santi Palacios izan da, hemen dugun irudi honekin. Irudian boluntario batek haur bat eusten du, beste batzuk Lesbos irla greziarrera iritsi berriak diren errefuxiatuei laguntza eskaintzen dieten bitartean.


Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.