Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik
Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol politikoa ezarri nahi diete. Euskaldunon Egunkariaren bortxazko itxieratik hona, Espainiako erresuman adierazpen, informazio eta prentsa askatasunaren aurkako erasorik gordinena da. Euskaraz, galegoz, katalanez, aragoieraz… hizkuntza...
Read MoreKataluniako hedabide publikoen defentsan
Espainiako Gobernuak TV3, Catalunya Radio eta ACN zuzenean kontrolatzeko iragarritako asmoak adierazpen askatasuna eta prentsa askatasunaren aurkako eraso zuzena dela iritzi diogu ARGIAko langileok. Beraz, Euskal Herriko hainbat komunikabidetako langileek deitutako protestarekin bat egin du ARGIAk. Ostegunean, Bilbo, Donostia eta Gasteizko elkarretaratzeetan parte-hartzera dei egiten dugu. Urriaren 26an, 12:00etan elkarretaratzeak: – Gasteiz: Andre Maria Zuriaren plazan. –...
Read MoreUrriaren 12an, ARGIAk #EzerEzOspatzeko
Urriaren 12an lan egingo dugu ARGIAn. Ameriketako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatu beharrean, gertaera hori salatzea dagokigula uste dugulako eta jai egun arrotza zaigulako. Festa honek ez du gure balioekin bat egiten. Lurraldetasun arrazoiengatik ere, lan egitea hobesten dugu. Gure webgunea normaltasunez elikatuko dugu. Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna)...
Read MoreNortasun agiri arrotzen jaurtiketa: Kataluniatik hartu genuen ideia hura
2014ko udaberriko egunen bat, ARGIAren egoitzan. Irailean egitekoa den Argia Egunerako prestatze lanak hasiak dira jada, eta norbaitek ideia dakar: ikusi du nortasun agiri arrotzen jaurtiketa antolatu dutela Kataluniako halako herrian, errekor “ofiziala” eta guzti dutela, eta galdetu du “zergatik ez holako bat Argia Egunean?”. Batzuen adorea gailendu zaio besteen uzkurkeriari, eta hara non, Argia Egunak laugarren edizioa egitear duen honetan, nortasun agiri arrotzen jaurtiketa bihurtu...
Read MoreJolas kooperatiboak, sukaldaritza tailerra eta Nendo Dango Argia Egunean
Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta bestetik sukaldaritza-tailerra (Landatxoko sukaldean), 2-14 urtekoentzat aproposa. Besteentzako hamaiketakoa prestatuko dugu. Goian Gasteizko Alde Zaharreko egitasmo komunitario hezitzaileari esker egin ahal izango ditugu...
Read More
Iruzkin berriak