Antza inprimategia: Paperaren gotorlekua
[Miren Osa Galdona] Batzuek paperaren iraungitze-data inoiz baino gertuago ikusten duten bitartean, beste hainbestek tinko eusten diote oraindik orri sortei, pantaila beltzen iraultzak neurri apalagoan harrapatuko balituzte bezala. Bada, ordea, eztabaida jardunera eraman, eta bi muturrak egunerokotasunean uztartzen dituenik. 1987. urtean sortu zen Antza inprimategia, 80ko hamarkadako ARGIAko lehen lantaldearen altzoan. Hastapenetan fotomekanika eta fotokonposizio enpresa gisa eratu zen...
Read MoreZuzendaririk gabeko komunikabidea
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Zer litzateke ARGIA zuzendaririk gabe? Zer litzateke komunikabide bat kargu gorenik gabe? Mendeurrenarekin batera ezagutuko dugu emaitza, lantaldeak hala erabakita zuzendaririk jarri gabe funtzionatuko baitu etxe honek. Miren Jone Azurza, Mikel Atxaga, Elixabete Garmendia, Garbine Ubeda, Pello Zubiria, Xabier Letona eta Estitxu Eizagirre. Azken zuzendariak ez du kargurako oinordekorik izango. Taldeak beteko ditu karguak eskatzen dituen lanak eta ardurak. Argia...
Read MoreAstean asteko portada hautatua: 1977ko maiatzaren 22a
[Koldo Izagirre] Arturo Delgadok ez zekien euskaraz, argazkiak egiten zekien eta hauxe atera zuen Errenterian, errealitate horren bila joanda. Igarri zion portada bat izan zitekeela Zeruko Argia-rako, eta maite zuten euskaldun haiei erakutsi zien lehenik, beste inora gabe. Gainera, astekari baten portadak luze irauten du kioskoan salgarri, egunero aldatzen diren kazeten aldean. Ilea urdindua du eta urtetsua izan behar du gizonak. Erretiratua egon liteke, edo azken urteak ditu lanean. Jaka...
Read MoreARGIAk ez du zuzendaririk izango aurrerantzean, barne antolaketa horizontaltzen jarraitzeko asmoz
Estitxu Eizagirre Kerejeta ez da ARGIAko zuzendari izango aurrerantzean. Eizagirrek berak proposatu du zuzendari figura kentzea eta lan taldeak aho batez hartu du erabakia. Barne antolaketa horizontalagorantz azken urteetan egiten ari garen prozesuan beste urrats bat izango da. Zuzendariaren lanak talde osoak hartuko ditu beregain, ordezkaritza kolektiboa osatuz. Proiektuak 100 urte bete dituenean, zuzendaririk ez izatea erabaki du ARGIAk. Langile guztien artean soldatak berdintzea, ardurak...
Read MoreFelix Sarasola: Lapur Handiak eramandako laguna
[Joseba Sarrionandia] Habanako Bonbilla Berdean omenaldia egin diogu Felixi Santo Tomas egunean, urtero bazkaria antolatzen zuen egun berean. Ruper Ordorikaren Lagunaren heriotza entzun dugu lehenengo, Luigi Anselmiren letrarekin: “Lapurra sartu zaigu gaur etxean / guztion ixilean… / Oso trebea bide da / lapur zital hori, / ez baitu dirurik, / harribitxirik / edo holako ondasun hutsalik / eraman. / Gure altxor preziatuenera / jo du zuzenean / eta artoski gordetzen genuen /...
Read More1980an ARGIA hartu zuten langileak: Eskerrak ordukoei
[Miren Osa Galdona] Zerikusi gutxi dute duela ehun urte sortu zen Zeruko Argia-k eta egungo astekariak. Izena ez ezik, maiztasuna, aldizkariaren jabetza eta edukiek eraldaketa nabarmena izan dute. Prozesu horretan 1980ko hamarkada azpimarratzea funtsezko ariketa da. 1980an langileek hartu zuten ordura arte kaputxinoena zen agerkari erlijiosoaren gidaritza, eta gogor borrokatu behar izan zuten egun eskuartean dugun Argia-ren lehen zenbakiak lortzeko. Joxemi Zumalabek, Joxe Mari...
Read MoreAsteko portada hautatua: 1919ko urtarrila
[Koldo Izagirre] Komentu bat Lekarozen, kaputxino gazte multzoa euskaldun jendearen kantuak eta erran zaharrak biltzeko gogotan, herri musikari apaindura kultua emateko asmotan… Lehengaia eskura zeukaten baztandarren ahoan. Uztak ondorio zekarren komentua lantegi bilakatzea: gure kulturaren gotorleku txiki bat Lekarozen. Nafarroa eta bere harroa. Zerua, elizen kupulen kupula unibertsala, euskarri teologikoa, gizakiaren azken esperantza eta munduosteko sagastia. Argia, gizakien gauzak...
Read MoreAstean asteko historia: Zeruko eta lurreko ARGIAren 45 portada
Ehun urte dira 2019 honetan Zeruko Argia sortu zela Nafarroako herrixka bateko komentu zahar nobizio euskaltzalez betean. Bere makalaldiekin, bere piztualdiekin, bere etenekin eta bere aro desberdinekin, historia eta ondare aberats baten oinordeak gara, egun, Argia egiten eta irakurtzen dugunok. Urteurren berezi hau ospatzeko, gai eta garai desberdinetako 45 portada hautatu ditugu, proiektu hau eusten duen komunitatearentzat opari: aldizkariek, eta bereziki kazetaritzako aldizkariek,...
Read More2018an ARGIAn gehien irakurritakoa
Iazkoa izan da ARGIAko historian hiru milioi orri bisitatuen langa gainditzen duen lehen urtea. Azken urteotako joera errepikatu da 2018an ere: aurreko urteak ezarritako bisita kopurua gainditzea. Eta bada bestelako berritasunik: lehen aldiz telefono mugikorretik ARGIAra sartu direnak gehiago dira ordenagailuz bisitatu gaituztenak baino. Ondoren bildu ditugu 2018an gehien irakurri diren artikuluak, eduki motaren arabera aurkeztuta. ALBISTEAK Alde handiz ARGIAko orririk bisitatuenak albisteak...
Read MoreIkusi al duzu gure irudi eta diseinu berria?
1919-2019 mendeurrena baliatuz, urteko lehen zenbakia berezia osatu dugu. Bikoitza izango da, 100 orrikoa, eduki indartsuekin eta diseinu eta ARGIAren logo berrituekin batera. Mendeurreneko zenbaki bereziaren azala Joseba Larratxek egin du. Marrazketa prozesu osoa jaso du bideo honetan Joseba B. Lenoirren musikak lagunduta. Editoriala: Euskal kazetaritza independentearen mendeurrena Ez ditu edozein proiektuk 100 urte betetzen. Are gutxiago euskara hutsez funtzionatzen duen komunikabide...
Read More
Iruzkin berriak