Hasiera »
Asier Blasen bloga - Bazterrak nahasten
Asier Blas
Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
- U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
Gerra “humanitarioak” berriro
2022-02-24 // Euroasia, Europako Ekialdea, Nazioarteko harremanak // Iruzkinik ez
Azkenean Errusiak eraso egin dio Ukrainari eta ez edonola. Amerikako Estatu Batuak zuzen zeuden? Edo guk hemen azaldu genuen autobete den profezia da? Bata ala bestea izan, erasoaren arduradunak Putin eta bere gobernua dira. Baina lau hilabeteren ondoren ikusi dugu Gerra Hotzean ez bezala, oraingoan AEBen negoziaziorako gogoak ez direla garai batekoak. Washingtonen eta Moskuren artean ez da egon benetako negoziazio bat, oiloaren jokoan aritu dira eta askok pentsatzen genuenaren kontra Kremlinak esku-hartze militar handia hasi du.
Baina hemen berritasuna ez da esku-hartzea bakarrik, baizik eta modua. Posibilitateen artean aipatzen genuen Georgian 2008ko gerran gertaturikoa errepikatzeko aukera zegoela, hau da, Ukrainak Donbassen kontra eskala handiko eraso bat hasiko balu, erantzuna Errusiatik azkar etorriko litzatekeela, Ukrainako armadaren kontrako erasoekin, instalakuntza militarrak suntsituz eta portu eta aireportu klabeak kontrolatuz. Gutxi gorabehera hori da gertatzen ari dena. Behin operazio hori bukatu zuela Georgian, errusiar armada erretiratu egin zen, hori bai, Hego Osetiak eta Abjasiak kontrolatzen zituzten lurralde eremuak zabalduta. (gehiago…)
Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian
2021-09-30 // Euroasia, Europako Ekialdea, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
2020an, Vladimir Putin Presidente kargura iritsi zeneko 20. Urteurrenean, Errusiako sistema politikoak trantsizio bat hasi zuen Lehen Ministroa aldatuz eta erregimena erreformatuz. Sobietar Batasuna erori osteko etapa itxi eta berri bat irekiko da. Ez dakigu oso ondo nola bukatu den trantsizioa, baina abian da eta Putinek eta Errusia Batuak garbi dute diseinua eta garapena erabat kontrolpean izan nahi dutela, ez daude prest arauak eta lehia-esparrua inorekin negoziatu eta partekatzeko. (gehiago…)
Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala
2020-11-03 // Demokrazia, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
(Artikulu honen laburpen bat Berrian argitaratu zen)
Aurtengo AEBko hauteskundeak salbuespenekoak dira COVID19aren pandemiaren erdian ospatzen direlako, baina batez ere, sistemak ezintasuna erakutsi duelako jendartearen zatiketa eta segmentazio soziopolitikoa saihesteko. Muturreko posizioak eta ezinikusiak nagusitu dira. Hedabide eta iritzi sortzaile askok errua Donald Trump presidenteari botatzen diote, aditzera emanez Joe Biden irabazi ezkero dena itzuliko dela normaltasunera, baina hori ez da horrela gertatuko. Trump sintoma da, ez gaixotasuna. (gehiago…)
U12: hauteskundeen lehen analisia
2020-07-13 // Euskal politika, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko: (gehiago…)
U12: lehen analisirako gida
2020-07-12 // Euskal politika, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
Iritsi da eguna. Dagoeneko ez du garrantzia gehiegi aurresateetan tematzea, ordu gutxi batzuk barru jakingo dugu zein den parte hartzea eta zein izan diren azkeneko emaitzak. Zergatiak jakitea oso interesgarria da, horiek ulertuta etorkizunerako aurresate hobeak egin ahal izango ditugu, baina azterketa lan hori astelehenetik aurrera egingo dugu mahaien emaitzekin lehenengo eta, geroago, hauteskunde ondorengo inkestekin. Bitartean, gaurko gaurako lehen emaitzen interpretazio deskribatzailerako gida labur bat da honakoa: (gehiago…)
U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak
2020-07-09 // Euskal politika, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
Orain urte bete Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzari buruz duda gutxi zeuden. Inkestek eta hautesleen gehiengoak bazirudien garbi zutela EAJ izango zela irabazle argia. Gainontzekoen artean, EH Bildu-k eta PSE-k igoera moderatuak eta Elkarrekin Podemos-ek eta PP-k jaitsierak espero zituzten. Agertoki hura sinesgarria zirudien, ez dena ulergarria da azkeneko hilabeteetan bizi izan duguna eta gero hipotesia bere horretan mantentzea inkesta gehienek gutxi-asko egiten duten moduan. (gehiago…)
CUP bidegurutzean
2016-01-02 // Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak // 6 iruzkin
Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat sustatu nahi dutela Estatu espainiarra negoziaziora bultzatzeko. Horrela, erabakitze eskubidea edota egokitzapen politiko berri bat lortzeko asmoa dute. (gehiago…)
CUPen prozedura eredugarriak
2015-12-28 // Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak // 2 iruzkin
Ez duzu zertan CUPen helburu politikoekin bat egin beharrik hautagaitza honek erakutsi duen prozedura eredugarria txalotzeko. Estatu espainiarreko alderdi politikoek jasotzen dituzten kritiken artean, besteak beste barne demokrazia gabezia eta gardentasun falta daude. Bi aspektu hauetan CUPek erakutsi du gauzak beste modu batetara egin daitezkeela, era garden, koherente, demokratiko eta partehartzailean. Beraien kasuan asanbladetan oinarrituriko demokrazia mota hautatu dute eta era kontsekuentean egikaritzen dute. Baina, badirudi bat batean zintzotasun politikoa, gardentasuna eta prozedura demokratikoak arbuiagarriak direla hedabide eta sare sozialetako iritzi sortzaile askorentzat. Tira, politikakeria baino ez da etsaitasunetik egiten zaizkion kritikak CUPen prozedurei. Hona hemen zenbait argudio: (gehiago…)
Jaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible
2015-09-30 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak // 2 iruzkin
Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu:
1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga:
a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako hauteskunde batzuk izan duten partehartze handiena izan da (%77,44) eta lurralde horretan Trantsiziotik gaur egun arte egon direnen artean bigarrena izan da partaidetzan, altuagoa bakarrik 1982koak izan ziren, Felipe González Espainiako gobernuko Presidente bilakatuz Trantsizio demokratikoa amaitu zutenak. (gehiago…)
Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (eta II): botoen banaketa historikoa.
2015-05-24 // Euskal politika, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
Aurreko sarreran eserlekuekin ikusi duguna baliozko botoekin ikusi daiteke ere bai. Lehenengo irudiak hiru segmentu irudikatzen ditu, alde batetik boto nazionalista espainola, konstante mantendu izan zena %70aren gainetik 2011ko erorketa arte, %60a eskuratu zuen. Aldaketa 2003an eta 2007an hasi zen mamitzen, ezkutatua zenbakietan Ezker Abertzalearen lege kanporatzeagatik. Horregatik, behin aukera politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko modua izan zutenean 2011ean, federalistek eta abertzaleek gora egin zuten nabarmen. Abertzaleek beraien boto guztiak eserleku bilakatu zituzten inoiz lortu zuten emaitza erlatiborik hoberenarekin. Bestalde, federalisten artean botoen %3a ordezkaritza gabe gelditu zen (besteak beste, berdeak); Ezkerrak bere %5,7arekin izan zen eserlekuak lortzeko aukera izan zuen aukera bakarra espazio soziopolitiko horretan. Oraingoan aldiz, badirudi federalisten artean botoak gehiago aprobetxatu ahal izango direla gehientsuenak eserleku bilakatzeko. Baina, adibidez, Ezkerrak Parlamentuan mantentzea lortuko ez balu oso kaltegarria izan daiteke aldaketaren aldeko indarrentzat, izan ere, botoen %2tik gora seguruenik zaborrontzira joango liratekelako.
(gehiago…)