Bazterrak nahasten
Hasiera » Demokrazia
Aza03 0

Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala

Posted in Demokrazia, Hauteskundeak

(Artikulu honen laburpen bat Berrian argitaratu zen) Aurtengo AEBko hauteskundeak salbuespenekoak dira COVID19aren pandemiaren erdian ospatzen direlako, baina batez ere, sistemak ezintasuna erakutsi duelako jendartearen zatiketa eta segmentazio soziopolitikoa saihesteko. Muturreko posizioak eta ezinikusiak nagusitu dira. Hedabide eta iritzi sortzaile askok errua Donald Trump presidenteari botatzen diote, aditzera emanez Joe Biden irabazi ezkero dena itzuliko dela normaltasunera, baina hori ez...

Read More
Ira30 2

Jaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak

Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu: 1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga: a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako...

Read More
Aza17 0

Katalunia A9ko kontsulta eta gero: erabakitzeko eskubidetik desanexiora

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Sezesioak

Erabakitze eskubidea aldarrikatzetik desanexiorako bidea hasi du Kataluniak. Bidea ez da erraza izango, baina urratzen hasi dira, trantsizioa hasi dute. Aztertu ditzakegun azkeneko pausuak eta zein dira etorkizuneko eskenatoki posibleak: a)      Espainiar legalitatearen joko zelaian. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta arte Katalunia eta Espainia arteko harremana Espainiar legalitatearen joko zelaian jolastu da. Input-ak (eskaerak) indarrean zegoen legalitatea errespetatuz egiten ziren....

Read More
Aza09 0

Kataluniaren desanexioa to go further

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak

Argiako artikuluetan maiz azaldu bezala, sezesioak  gerra testuinguru batean gauzatzen dira. Salbuespenak gutxi dira eta ia denak eztabaidagarriak. Areago doa Josep Fontana, historialari bikain honek dio independentzia gerra batekin soilik lortu daitekeela. Ez naiz ni orain bere iritziaren aurka agertuko. Orohar, errealitate enpirikoari begiratzen badiogu eta gerra kontzeptua malgutasunez tratatzen badugu, Fontanak arrazoia du eztabaidarako tarte txiki batekin. Hona ekarri dudan lehenengo...

Read More
Api23 0

Sezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak

Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik II C)     Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea) Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte....

Read More
Api09 0

Sezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak

Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I) A)     Eskozia eta Katalunia sezesioen historian berritasun bat izan daitezke Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik. Adibidez, I. Mundu Gerraren emaitzetako bat estatu berri askoren jaiotza izan zen zenbait inperioren desagertzeari esker. Inperioak indartsuak badira ez dute sufritzen sezesiorik...

Read More
Api02 0

Sezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria

Posted in Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak

Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez...

Read More

Asier Blas

Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.

Azken bidalketak

  • Gerra “humanitarioak” berriro
  • Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian
  • Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala
  • U12: hauteskundeen lehen analisia
  • U12: lehen analisirako gida

Iruzkin berriak

  • Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
  • U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Demokrazia
  • Erabakitzeko eskubidea
  • Euroasia
  • Europako Ekialdea
  • Euskal politika
  • Hauteskundeak
  • Laugarren boterea
  • Nazioarteko harremanak
  • Sailkatugabeak
  • Sezesioak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA