Bazterrak nahasten
Hasiera » Demokrazia » Sezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria
Api02 0

Sezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria

Atalak: Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak

Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez zeukaten estrategia garbi bat independentzia lortzeko. Hain zuzen ere, arazoaren sustraietako bat diagnostiko baten falta zen. Izan ere, errealitatea aldatu nahi badugu ezinbestekoa da egungo egoeraren diagnostiko on bat egitea. Honen arabera eraiki behar dira estrategiak sinesgarriak izan daitezen.

Batzuetan diagnostikoak egitea gogorra da gure ahulguneak gordinki azalduko ditugulako. Horregatik, diagnostikoak ez badaude profesionaltasunez eta izpiritu kritikoarekin eginak ezer gutxirako balio dute. Helburua ez da guk nahiko genukeen argazkia ateratzea, baizik eta errealitatea islatzen duena lortzea.

Errealitate horri jarraiki, aurreikusi zitekeen Katalunian gertatu dena. Baina Euskal Herrian nortasun independentistatik egiten diren zenbait irakurketek ez dute ondo ulertu Kataluniako independentismo zaletasunak izan duen hazkundea. Nork ez ditu entzun bere inguruan katalan prozesuarekiko mespretxuzko edota konfiantza faltazko komentarioak? Batzuetan harropuzkeria askorekin eginikoak izan dira, adibidez esanez oportunista batzuk direla Katalunian independentismoa oso ahula izatetik bat-batean nagusi izatera pasatu delako.

Durangoko azokan ospatutakoa mahai-ingurua (2013-12-5): Jule Goikoetxea, Asier Blas, Zelai Nikola, Iñigo Urrutia eta Txente Rekondo.

 

Katalunian nortasun katalan esklusiboa ez da nagusi eta azken urteetan indartu bada ere, oraindik gehiengo oso zabal batek nortasun katalana eta espainola uztartzen ditu. Bestalde, antolaketa politikoari buruzko lehentasunei dagokionez, federalismoa jarraitzen du atxikimendu gehien biltzen. Baina, federalista gehienek badakite ez dagoela nazio askotariko federazio bat osatzerik Espainian. Kataluniatik at, ez dago proiektu eta mugimendu federalista serio eta indartsurik iberiar penintsulan, beraz, Kataluniako federalista gehienek bere hautua egina dute: independentzia eta honen bitartez balizko Europar federazio proiektu batean parte hartu.

Katalunian nagusi dena da proiektu-estrategia independentista baten aldeko babesa ideologia eta nortasun desberdinetako katalanen artean. Eskozian, beste berezitasun batzuekin, bidegurutze antzekora ailegatu dira. Ordea, puntu horretatik urrun gaude Euskal Herrian. Jakina da herrialde bakoitzak bere berezitasun propioak dituela eta, beraz, bakoitzak bere ibilbidea egin beharko duela. Halere, azkeneko hamarkadetan egon diren independentzia prozesu desberdinetatik asko ikasi genezake. Asmo horrekin 2013ko abenduaren 6an Durangoko Azokan eta 2014ko urtarrilaren 29an ospatu ziren bi hitzaldietan parte hartu nuen beste zenbait lagunekin. Helburua Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriko prozesuak ezagutu eta erkatzea zen. Nire kasuan Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriaren arteko konparazio bat egiten dut ulertzeko zein diren Euskal Herrian ditugun aldeko eta kontrako ezaugarriak sezesio prozesu bat bultzatzeko eta, era berean, beste bi herrialde hauetatik zer ikasi genezakeen erakutsi nahi izan nuen laburki. Hitzaldia ahalik eta sinple eta ulerterrazena egiten saiatu nintzen, teknizismoak alde batera utzita eta mezuan zentratuz. Hurrengo egunetan argitaratuko ditudan bi sarreretan aurkituko duzu gutxi gora-behera esan nuena.

Jarraituko du…

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Sezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua | Bazterrak nahasten - [...] Atalak: Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I) [...]
  2. Alpiste hutsa ez diren hiru lan | zuzeu.com - [...] Herritik? Askotan entzun eta ahoskatu dugun galderari erantzuna ematen ahalegindu da Asier Blas. Aurretik idatzitako beste artikulu baten jarraipena [...]
  3. Sezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz | Bazterrak nahasten - [...] Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sailkatugabeak, Sezesioak Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik [...]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Asier Blas

Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.

Azken bidalketak

  • Gerra “humanitarioak” berriro
  • Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian
  • Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala
  • U12: hauteskundeen lehen analisia
  • U12: lehen analisirako gida

Iruzkin berriak

  • Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
  • U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Demokrazia
  • Erabakitzeko eskubidea
  • Euroasia
  • Europako Ekialdea
  • Euskal politika
  • Hauteskundeak
  • Laugarren boterea
  • Nazioarteko harremanak
  • Sailkatugabeak
  • Sezesioak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA