Asier Blas
Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
- U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (I): eserlekuen banaketa.
Atalak: Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Hauteskundeak, Sailkatugabeak
Igande honetan ospatzen diren hauteskundeetan UPN eta PSNren artean erditu zuten erregimen baztertzailea akabatzeko aukera ezin hobea dago, besteak beste, Foru Erkidegoak bizi duen krisi anizkoitzari esker. Baldintza hauek errepikatzea ez da izango erraza, horregatik, aldaketa gertatzen ez bada frustrazio handia sor daiteke Nafarroako gizartean.
Aldaketaren aldekoek baldintza objektiboak lagun dituzte, beste kontu bat da ordea baldintza subjektiboena. Gauzak nabarmen hobetu dira nafar guztiek garbi dutelako PSN bozkatzea ez dela aldaketaren aldeko botoa. Horrek oposizioko indar politikoak elikatuko ditu, nahiz eta zaila izango da EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta Podemosen artean 26 eserlekuen marka lortzea. Begiratu ditzagun datu historikoak. Lehenengo grafikoan Nafarroako Parlamentuan orain arte izan diren eserlekuen banaketa azaltzen da erabakitze eskubidearen aldekoak (abertzaleak gehi Ezker Batua edo Ezkerra) eta kontrakoak desberdinduz (eskuineko eta ezkerreko espainiar nazionalistak).
Pentsa daitekeen baino aldakortasun gutxiago dago hauteskundez hauteskunde, 1983ko eta 2011ko deialdiak albo batera utzita, hiru eserlekuen mugikortasuna baino ez da egon. Aldaketaren aldeko indarrak 11 eta 14 diputatuen artean egon dira, berriz espainiar nazionalistak 36 eta 39 artean. Orohar, eskuineko nazionalismo espainiarraren eta espainiar nazionalismo ezkertiarraren artean harreman garbi bat dago, batek jaisten dituenak besteak irabazten ditu gutxi gorabehera (Bigarren irudia) eta antzera gertatzen da abertzale eta federalisten arteko harremanean. 2011ean era garbian hausten da joera hau, espainiar nazionalista guztiak jaitsi egiten direlako eta federalistek eta abertzaleek gora egiten dutela. Halere, 2003 eta 2007ko datuak ez dute benetako errealitatea irudikatzen Ezker Abertzale klasikoa legez kanpo zegoelako eta bere botoak baliogabetu zirelako. Horregatik, 2003tik aurrera aldaketaren aldeko botoaren sendotzea ezkutuan dago.
2007an Ezker Abertzalearen botoak kontutan hartu izan balira eserlekuen esleipenerako, 16 diputatu izango zituzketen aldaketaren aldeko indarrek. Joera hori 2011ean azaleratzen da indar handiz, aldaketaren aldeko indarrek 18 eserleku lortuz eta espainiar nazionalistek 32ra jaitsiz. 14 diputaturen aldea, handia dudarik gabe, 2015ean aldaketaren aldeko indarrek 8 diputatu gehiago beharko dituzte 26ra iristeko eta beraz, espainiar nazionalistei aurre hartzeko. Ez da erraza izanen, baina, egia da Podemos alderdi berriak indar abertzale eta federalisten berezko igoera joera indartu eta gehiengo hori lortzeko aukera politikoa sortu duela.
Jarraituko du…