Bazterrak nahasten
Hasiera » Hauteskundeak
Api21 0

Hauteskunde eguneko orduak pasatzeko bazka: kanpainaz eta gaurkoaren jarraipenaz

Posted in Hauteskundeak

1. Kanpainaren inpaktuaz. Eguneroko informazio agendako lehen lerroan sartzea ez du lortu, besteak beste, Athleticen Kopa garaipena eta Iran eta Israel arteko beef-ak bigarren maila batean utzi duelako. Horri erantsi behar zaio EAEn Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek bigarren mailakoak bilakatu direla herritarren parte batek ez dituelako ikusten politikan eragiteko tresna egoki bezala. Halere, azkeneko astean apur bat berotu da: hedabide eta alderdi batzuek ETA paseatzera atera dute, Imanol...

Read More
Eka08 0

M28ko Foru hauteskundeak eta EH Bilduren arrakasta

Posted in Euskal politika, Hauteskundeak

2023ko maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian izan ziren udal eta foru hauteskundetako berri garrantzitsuena EH Bilduk lorturiko arrakasta izan zen. Ezkerreko koalizio soberanistak emaitza oso onak lortu zituen lau lurralde historikoetan gorakada nabarmena erdietsiz eta udal hauteskundeetan emaitzak hobetuz herri gehienetan. Nola azaldu EH Bilduren arrakasta Aldagai askoren artean pentsatzen dugu lau izan direla bereziki garrantzitsuak: bi politikoak (endogenoak) eta bi teknikoak...

Read More
Ira30 0

Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian

Posted in Euroasia, Europako Ekialdea, Hauteskundeak

2020an, Vladimir Putin Presidente kargura iritsi zeneko 20. Urteurrenean, Errusiako sistema politikoak trantsizio bat hasi zuen Lehen Ministroa aldatuz eta erregimena erreformatuz. Sobietar Batasuna erori osteko etapa itxi eta berri bat irekiko da. Ez dakigu oso ondo nola bukatu den trantsizioa, baina abian da eta Putinek eta Errusia Batuak garbi dute diseinua eta garapena erabat kontrolpean izan nahi dutela, ez daude prest arauak eta lehia-esparrua inorekin negoziatu eta...

Read More
Aza03 0

Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala

Posted in Demokrazia, Hauteskundeak

(Artikulu honen laburpen bat Berrian argitaratu zen) Aurtengo AEBko hauteskundeak salbuespenekoak dira COVID19aren pandemiaren erdian ospatzen direlako, baina batez ere, sistemak ezintasuna erakutsi duelako jendartearen zatiketa eta segmentazio soziopolitikoa saihesteko. Muturreko posizioak eta ezinikusiak nagusitu dira. Hedabide eta iritzi sortzaile askok errua Donald Trump presidenteari botatzen diote, aditzera emanez Joe Biden irabazi ezkero dena itzuliko dela normaltasunera, baina hori ez...

Read More
Uzt13 0

U12: hauteskundeen lehen analisia

Posted in Euskal politika, Hauteskundeak

2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko: 1.Parte hartzearen beherako joera sekularra indartu egin da eta hauteskunde parte hartze zoru berri bat dugu: %52,86ko parte hartzea edo, bestela esanda, %47,14 abstentzioa. 2001eko hauteskundeak geroztik etorritako guztiek aurrekoa baino parte hartze txikiagoa izan dute;...

Read More
Uzt12 0

U12: lehen analisirako gida

Posted in Euskal politika, Hauteskundeak

Iritsi da eguna. Dagoeneko ez du garrantzia gehiegi aurresateetan tematzea, ordu gutxi batzuk barru jakingo dugu zein den parte hartzea eta zein izan diren azkeneko emaitzak. Zergatiak jakitea oso interesgarria da, horiek ulertuta etorkizunerako aurresate hobeak egin ahal izango ditugu, baina azterketa lan hori astelehenetik aurrera egingo dugu mahaien emaitzekin lehenengo eta, geroago, hauteskunde ondorengo inkestekin. Bitartean, gaurko gaurako lehen emaitzen interpretazio deskribatzailerako...

Read More
Uzt09 0

U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak

Posted in Euskal politika, Hauteskundeak

Orain urte bete Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzari buruz duda gutxi zeuden. Inkestek eta hautesleen gehiengoak bazirudien garbi zutela EAJ izango zela irabazle argia. Gainontzekoen artean, EH Bildu-k eta PSE-k igoera moderatuak eta Elkarrekin Podemos-ek eta PP-k jaitsierak espero zituzten. Agertoki hura sinesgarria zirudien, ez dena ulergarria da azkeneko hilabeteetan bizi izan duguna eta gero hipotesia bere horretan mantentzea inkesta gehienek gutxi-asko egiten duten moduan. Uka...

Read More
Urt02 6

CUP bidegurutzean

Posted in Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak

Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat...

Read More
Abe28 2

CUPen prozedura eredugarriak

Posted in Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak

Ez duzu zertan CUPen helburu politikoekin bat egin beharrik hautagaitza honek erakutsi duen prozedura eredugarria txalotzeko. Estatu espainiarreko alderdi politikoek jasotzen dituzten kritiken artean, besteak beste barne demokrazia gabezia eta gardentasun falta daude. Bi aspektu hauetan CUPek erakutsi du gauzak beste modu batetara egin daitezkeela, era garden, koherente, demokratiko eta partehartzailean. Beraien kasuan asanbladetan oinarrituriko demokrazia mota hautatu dute eta era...

Read More
Mai24 0

Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (eta II): botoen banaketa historikoa.

Posted in Euskal politika, Hauteskundeak

Aurreko sarreran eserlekuekin ikusi duguna baliozko botoekin ikusi daiteke ere bai. Lehenengo irudiak hiru segmentu irudikatzen ditu, alde batetik boto nazionalista espainola, konstante mantendu izan zena %70aren gainetik 2011ko erorketa arte, %60a eskuratu zuen. Aldaketa 2003an eta 2007an hasi zen mamitzen, ezkutatua zenbakietan Ezker Abertzalearen lege kanporatzeagatik. Horregatik, behin aukera politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko modua izan zutenean 2011ean, federalistek eta...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Asier Blas

Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.

Azken bidalketak

  • Hauteskunde eguneko orduak pasatzeko bazka: kanpainaz eta gaurkoaren jarraipenaz
  • Joseba Sanz beti bihotzean
  • M28ko Foru hauteskundeak eta EH Bilduren arrakasta
  • Gerra “humanitarioak” berriro
  • Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian

Iruzkin berriak

  • Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
  • U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Demokrazia
  • Erabakitzeko eskubidea
  • Euroasia
  • Europako Ekialdea
  • Euskal politika
  • Hauteskundeak
  • lagunak
  • Laugarren boterea
  • Nazioarteko harremanak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sezesioak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA