Bazterrak nahasten
Hasiera » Asier Blasen bloga - Bazterrak nahasten

Errusia begi puntuan: geoestrategia eta subiranotasuna

2013-11-28  //  Euroasia, Europako Ekialdea, Laugarren boterea, Nazioarteko harremanak  //  Iruzkinik ez

Putin Errusiako Presidente kargua hartzen 2012an. Iturria: Kremlina Wikipediak jasoa.

Errusia beti egon da begi puntuan, izan tsarista, sobietar edo putinista. Ez da gauza berria, bigarren dibisioko indar inperialisten patua da hori. Lehenengo mailako potentziek bigarren mailakoak irentsi edo, gutxienez, nahi bezala maneiatu gura dituzte. Horregatik, Errusiak nazioarte mailan mendebaldeko herrialdeen botere aurrean bere aliantzak landu eta interesak defendatzeko gutxieneko gaitasun bat erakutsi duen bezain laster, ohi baino indartsuago jo dute bere kontra komunikazio politika oldarkorrenarekin.

Agian horregatik, urteetan Putin eta bera ordezkatzen duen botere politikoaren kontra idazten aritu naizen arren, azken boladan Errusiari sinpatia geroz eta gehiago hartzen ari natzaio. Honekin ez dut esanahi Putin eta Errusiako estatua babesten ditudanik, ez, batez ere barne politikaz ari baldin bagara. Kanpo politikan aldiz, badago ume garaietan bakero eta indioen arteko filma horietan garatzen nuen sentimenduaren antzeko zeozer; orduko filmetan gaiztoak indioak izan ohi ziren eta, horregatik, hauen alde jartzen nintzen. Orain ez naiz jarriko Putin eta bere sikarioen alde, izan ere, besteak beste Txetxenian sarraski itzelak egin dituzte eta herritarrei politika neoliberalak aplikatu dizkiete. Horrek ez du esanahi errusiar berpizkunde txikiak nazioarte mailako joko geoestrategikoan ez duenik hala-nolako onurarik ekarri. (gehiago…)

3 / 3«Aurrekoa123

Asier Blas

Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.

Azken bidalketak

  • Hauteskunde eguneko orduak pasatzeko bazka: kanpainaz eta gaurkoaren jarraipenaz
  • Joseba Sanz beti bihotzean
  • M28ko Foru hauteskundeak eta EH Bilduren arrakasta
  • Gerra “humanitarioak” berriro
  • Hauteskundeak eta autoritarismoa Errusian

Iruzkin berriak

  • Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
  • U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
  • Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Demokrazia
  • Erabakitzeko eskubidea
  • Euroasia
  • Europako Ekialdea
  • Euskal politika
  • Hauteskundeak
  • lagunak
  • Laugarren boterea
  • Nazioarteko harremanak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sezesioak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA