Aljeriako futbolariek Munduko Kopan irabazitako dirua Gazako palestinarrentzat

Aljeriako futbol selekzioko jokalari guztiek Munduko Txapelketan irabazitako diru-saria Gazako herritarrei emango diete. Hala zabaldu du Waleed Abu Nada kazetari jordaniarrak Islam Slimani aurrelariak egindako adierazpenetan oinarrituta. Segi irakurtzen

Iragarkietan erakusten ez digutena agerian

Zeinek ez du inoiz udako solstizioaren eguna belaontzi batean eman? Zure profident irribarreko hipster koadrilla dantzan dagoen bitartean, ilunabarrari begira zaudela, ‘Cuadrilla busca cita-n parte hartu gabe geratu den neskalagun heterosexualak bizkarrean krema ematen dizun bitartean? Ez? Bada, Bartzelonako Thelema ArtWorks ikus-entzunezkoen kolektiboko kideek antza ere ez. Eta gainera, estereotipo hori salatzeko bideoa sareratu dute. Segi irakurtzen

Zeinek mugitzen ditu komunikabideen hariak?

Pascual Serrano kazetari valentziarraren “Traficantes de la información” liburuak izen abizenak jarri zizkion egunero kontsumitzen dugun informazio gehienaren atzean daudenei. BBVA, Repsol, Planeta taldea, La Caixa, Banco Santander, Telefonica edota paradisu fiskalak erabiltzeagatik, ogasunari iruzur egiteagatik, mafiarekin eta talde faxistekin dituen loturengatik eta Italiako bi epaileren aurkako atentatuan inplikatua izateagatik hamaika aldiz epaitu duten Silvio Berlusconi bera ere. Telezaborraren aitzindariaren telebista eredua, gurean ere oso presente izan da. Hasiera hasieratik… Segi irakurtzen

Can Vies berreraikitzeko crowdfundinga abiatu dute

Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek segida izango du sarean: diru bilketa kolektiboa abiatu dute Verkami plataformaren bitartez. 70.000 euroko langa gainditzeko 40 eguneko tartea zabaldu dute. Segi irakurtzen

FARC-EP euskaraz, Kolonbiako bake-prozesua bultzatzeko

FARC-EP Kolonbiako erakunde armatuaren 50. urteurrena ospatzeko bideoklipa sortu dute gerrillarien eta Kubako Cuentas Claras rap taldearen artean. Kubako raperoez gain, abeslarietako bat Tanja Nijmeijer holandarra da, FARCen izenean Kolonbiako Gobernuarekin negoziatzen ari den taldeko kideetako bat. Bideoaren amaieran Kolonbiako bake prozesuaren alde hainbat hizkuntzatan idatzitako mezuak irakur daitezke, tartean euskaraz ere. Segi irakurtzen

Giltza da Palestinako errefuxiatuen ikurra, etxera itzultzeko eskubidea eta nahia irudikatzen duena.

Fraga eta Hassan Nasrallah berdinak dira, Israelen begietara

Mundu osoko palestinarrak eta internazionalistak Nakba oroitzen ari garen egun berean zabaldu da notizia: Israelgo Estatuak, Espainian duen enbaxadore Alon Barren bitartez, “Israelek munduan dituen etsai oker eta muturrekoenen” zerrendan sartu du Galizia. Hau da, gaurdanik Iran eta Hizbullah dauden zerrenda berean topatuko ditugu lagun galiziarrak. Baina zer egin dute, bada, Israel hainbeste aztoratzeko? Nazio Batuen giza eskubideen karta errespetatzeko eskatzea Israeli. Segi irakurtzen

Kataluniako herri mugimendua elkar harturik prekaritatearen aurka #totsjuntssommajoria

“Denak elkar hartuta %99a gara guztion prekarizazioaren eta gutxi batzuen etekinen aurka egiteko” lelopean batu dira Kataluniako herri mugimenduko talde anitz. Sare sozialetan bolo-bolo dabilen minutu bateko bideo hau plazaratu dute #totsjuntssommajoria kanpaina abiatzeko. Hipotekek Kaltetutakoen Plataforma, krisia piztu zenetik oso aktiboak izan diren suhiltzaileak, osasungintzako eta justiziako langileak, Panrico enpresako langileak, Duintasunaren Martxako kideak, murrizketen aurkako irakasle eta ikasleak eta abar. Segi irakurtzen

Euskal alderdien adierazpenak 2004ko martxoaren 11n

10 urte pasa dira Madrilen Espainiako Estatuaren historia modernoan izan den ekintza armaturik handiena gertatu zenetik. Leherketa izan eta ordu gutxira, gerora jakin denez datu guztiek islamista erradikalen gainean jarri zuten sarraskiaren ardura. Euskal Herrian, Espainiako Gobernuaren bertsio ofizialari jarraiki, martxoaren 11an ez zen egia gailendu. Alderdi guztiek, gertatutakoaren datu objektiboak jaso eta kontrastatu aurretik, PPk zabaldutako bertsio bakarrari men eginez, ETAri leporatu zioten atentatuaren egiletza; euskal gizartearen sektore bati zuzendutako oso hitz gogorrak esanda. Euskal alderdien artean ez zen bestelako ahotsik entzun, Batasunak, Arnaldo Otegiren bitartez, bertsio ofiziala gezurtatu arte. Aznarren PPk ezarritako terrorismoaren aurkako politika oldarkorrari (maila diskurtsibo zein politikoan) aurre egiteko ausardia ezak oso giro bortitza eragin zuen Hego Euskal Herrian. Giro horren hauspoak, tamalez, bi hildako utzi zituen gurean: Angel Berrueta iruindarra eta Kontxi Sanchiz hernaniarra.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Josu Jon Imaz (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Antton Karrere (Ezker Batua), Xabier Sarasua (Aralar-Zutik), Begoña Errasti (Eusko Alkartasuna) eta Arnaldo Otegik (Batasuna)  2004ko martxoaren 11 hartan esandakoak bildu ditugu. Irudi gehienak “13M Atocha, El pozo, Santa Eugenia… Donibane” dokumentalekoak dira.

Espainiako Polizia Euskal Herrian: Iparreko sindromea

1980ko hamarkadako ETAren ekintza armatuen erauntsiak eta gizartean errotutako “Alde hemendik!” leloak, Espainiako polizientzat presio eltze bilakatu zuten Hego Euskal Herria. Giro oldarkor horren baitan sortu zen iparreko sindromea. ETAren jardunari beldurra eta estresa, kuartel barruko erregimen militar zorrotza eta bazterketa soziala izan ziren gaitz honen osagaiak. Polizia eta haien senide askok Euskal Herritik kanpora leku-aldaketa eskatzea eragin zuen presio horrek. Tratamendu psikologikoa jaso behar izan zutenak ez ziren gutxi izan eta bakan batzuek suizidioaren hesia gainditu zuten. 1986an polizien begietan Hego Euskal Herriko giroa nolakoa zen azaltzen da TV3eko 30 minuts saioaren lan honetan. Segi irakurtzen

Gamonal eta Gaztelako ezker independentista

Askapena talde internazionalistaren eskutik Izquierda Castellana taldeko zenbait kide izan dira azken egunotan Euskal Herrian Gaztelako ezker soberanistari buruzko hitzaldi batzuk emateko. Urretxu-Zumarragako gaztetxera hurbildu eta Alberto San Martin burgostarrarekin Gamonaleko, Gaztelako eta, oro har, Espainiako Estatuan gertatutako azken borroka sozialei buruz solastu ginen KKinZona irrati librearen lokalean. Segi irakurtzen