Author: argia

Erne!: Durangon erosiko duzun Pirritx eta Porrotxen diskoa ez da aurtengoa, datorren urtekoa baizik

Aurpegi hau geratu zaie Katxiporreta Enean hutsegiteaz ohartutakoan.

Ezustean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots barre faktoria ospetsuak 2018ko bideoa atera du aurtengo Durangoko Azokarako, 2017koa beharrean. “Ene, hau despistea!”, adierazi du Ekhiñe  Katxiporreta pailazo maitagarrien managerrak, hutsegiteaz galdeturikan. “Badakizu, ekoizpen erritmoa oso handia...

Jarrai-Segi

Euskaltegiak politikariz gainezka abenduaren 3rako entrenamenduak direla eta

“TZ fonema misteriotsu hori” ikastaroan izena eman duten lehen ikasleak.

“Abenduaren 3an egingo dituzten adierazpenetarako praktikak azken unerako uzten dituzte beti, eta holaxe gabiltza egunotan, euskaltegietan kabitu ezinik”, kexatu da HABEko sarreran  gurutzegramak egiten aurkitu dugun atezaina. “Urtero gauza bera”, gaineratzera ausartu da.

Jarrai-Segi