Category: Futbol modernoa

“Espainiak San Mamesen jokatzeak ekarriko du euskal selekzioaren ofizialtasuna”

Sergio eta Bingen, “bi herri borroka bakarra” kanpainaren aurkezpenean.

Gizonezkoen futbol selekzio espainiarrak San Mamesen jokatuko duela-eta, “oso pozik” agertu da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiria; ez soilik Bilbo eta inguruak espainiar banderez beteko direlako, edo futbolaren aitzakian zientoka polizia nazional, guardia...

Jarrai-Segi

Mugimendu feministak jada ez daki futbola ona ala txarra den

“Pikara magazineko erredakzioan, Txinako ligako erdilari*-en intersekzionalitate transistemikoa aztertzen”

Athletic-ek San Mames leporaino bete eta gero, ezinegona sortu da mugimendu feministaren baitan. Lehenbizikoz ikusi du futbol mundutik albiste pozgarriak etor daitezkeela, eta estrategia aldatzera behartu ditu horrek. “Jada ez dakigu matxiruloen kartzela heteropatriarkala...

Jarrai-Segi

Xabi Alonso: “Sistemaren biktima gara”

Itzal handiko jokalaria, etxekoa

Beranduegik hitz bi trukatu ditu Xabi Alonso ustezko futbolariarekin, ustezko zerga iruzurragatik ustez deklaratu aurretik. Bere jokabidea ulertu eta errespetatzeko eskatu digu: “Urrezko Danborra eman zidatenean hasi zen guztia. Neukan subidoiarekin gau hartako gintonic...

Jarrai-Segi

EH-Donbass komiteko kideek gaur bukatuko dute Errusia-Espainia partidu osteko parranda

Identifikatzerik izan ez dugun zenbait gonbidatu izan dira EH-Donbasseko lagunen festan.

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak, Bilbiko azken tabernako pertsiana jaisten ikusi duenean, erabaki du etxera itzultzeko garaia dela: joan den igandean Errusiak munduko futbol txapelketan Espainia kanporatu ostean, Euskal Herriko errusiarzaleak espontaneoki hasi ziren vodka...

Jarrai-Segi