Euskaldunek berriz ere sentitzen dute katalanak baino gehiago direla, U-1etik urtebetera

Ikurriña esteladaren gainetik jartzen hasi dira berriz euskaldunak, pixkanaka.

Katalunian 2017ko urriaren 1ean egin zuten independentzia-erreferendumetik urtebete pasa denean, euskaldunek berriz ere sentitzen dute badirela katalanak baino “zer edo zer gehiago”, Gizahuntz inkesta-etxearen ikerketa baten arabera. “Urriaren 1ean independentzia lortzear zeudela ikusita, katalanekiko...

Jarrai-Segi

“Tigre eltxoa” rotaflexarekin borrokatuko dute Donostian

Udal-brigadako kidea, auto baten azpian topatu dituen bi “tigre eltxoak” akabatzeko ahaleginetan.

Gaixotasun arriskutsuen transmisore den “tigre eltxoa” Bidasoa ingurutik Donostiara heldu dela-eta, alarma piztu da hiriko agintarien artean. “Hondarribiako alardean ikusi ahal izan genuen eltxoak ziztatu zituen herritarrek zein erreakzio sufritu zuten; ez dugu gurean...

Jarrai-Segi

Herrialde Katalanen formako taloa asmatu dute Goierrin

Iberiar penintsularen forma duen taloekin ere ari dira frogak egiten goierritarrak.

Espainiako Itzulian parte hartu duten ziklistei eskainitako “Aurreskubike” iraultzaileak izan duen arrakastak bultzatuta, euskal produktu tradizionalak sortzen dituen artisau eta artista jendea ideia berriak garatzen hasi da, udazken-neguko feria eta euskal jaietan aurkezteko asmoarekin....

Jarrai-Segi