Type: Gallery

Beranduegi 17: Gorka 2.0: Aimarx

Opor luzeen ostean, bueltan gara 2021 eder honi ekiteko. Berrikuntza askorekin gatoz gainera: Gorkaren hutsunea betetzeko bere bertsio surfer ez aktuala topatu dugu eta Iturgaitzek ere ekarpen intelektualak egiten jarraitzen du, beraz, Beranduegik badu...

Jarrai-Segi

ETBk Madrilera eramango du egoitza nagusia eta Franck Dolosor bana jarriko du Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilbon

EHUren Madrilgo Kazetaritza Fakultateko lehen promozioko ikasleak, Zaldibiko Takolo-enean erositako uniformeekin, erdian Klaudio Landa dekanoa dutela, ikasturte hasierako ekitaldian.

ETBk bezala, EHUk ere Leioako campuseko eraikina hustu eta Madrilgo Castellana pasealekuko jauregi batean irekiko du Kazetaritza Fakultatea, euskal jendartearen interes-gune nagusitik gertuago egongo diren kazetariak trebatzeko. AHTren obrak amaitzean eramango du egoitza nagusia...

Jarrai-Segi

“Elurra ez da existitzen, Munduko Meteorologia Agentziaren asmakuntza da”

Magu fontana bere etxe kanpoaldean osteratxo bat egiten egun arrunt batean.

“Hotza ez da sentipen psikologikoa besterik, beldurra baliatuz txertatu nahi digutena”, kexu da Magu Fontana filosofoa, The Independent egunkariak plazaratutako elkarrizketan. “Munduko Meteorologia Agentziak, CIArekin eta Bill Gatesekin elkarlanean, gure hirietako termometroak manipulatu eta...

Jarrai-Segi