Imanol revisited
Imanolen Forjarien kantara iritsi nintzen aurrekoan ustekabeko lotura baten bidez eta sentsazio arraro batek hartu ninduen, gustatu egin zitzaidalako. Azalpen laburra: txikitan antiguotarraren kanta asko entzundakoa naiz, gurasoek atsegin zuten. Transmisio-paradigman sinesten dutenak harrituko dira agian, baina horrek ez nau Imanolen jarraitzaile egin, nerabezarotik aurrera haren kasetak, belaunaldikide gehienenekin batera, zapata kaxa batera joan ziren. Itzul gaitezen Forjarien kantara, 1976ko...
Read MoreNola egin guztiok dantzatu dezakegun pogo bat
Denok dantzatu dugu noizbait pogoa kontzertu batean. Denok? Ez: agertokiaren aurreneko lerroetan bultzaka ibiltzearen zentzua asko aldatu da punkaren sorreratik eta irudipena daukat gure belaunaldiari iritsi zaion ideia zera dela: “Ea nor den indartsuena, ea nork bereganatzen duen espazioa, ea zein den gutako matxoena”. Bestela ere aski maskulinoa den Euskal Herriko panorama musikalean, dantzatzeko modu erasokor horrek emakume asko kontzertuetako lehen lerroetatik atera izan ditu...
Read MoreJoyceren 'Ulises', aurki euskaraz
Notizia handia egun seinalatuan: atzo, ekainak 16, Bloomsday, Xabier Olarrak 103 karakteretan iragarri zuen laster izango dugula irakurgarri James Joyceren Ulisesen lehenbiziko partea euskaraz; e-booka Igelaren webgunean salgai egongo da aurki. Aurrerapen bat nahi duenak, @XOlarra Twitterren jarrai dezake edo #TUitlysses etiketatik buelta bat eman, han aurkituko du itzulpena pilula txikitan. Txalotzekoa, eta txalotu gabe geneukana –despiste barkaezina–, Olarraren ekimen hau. Literatura...
Read MoreLadyfest Nafarroa, iraultza dantzatzeko
“Ezin badugu dantzatu, kantatu, margotu, larrua jo… ez da gure iraultza. Erraz ikusten da festa-giroan emakumeek daukaten presentzia eskasa, bai antolakuntzan, bai artistikoki parte hartzen. Ahalegin bikoitza egin behar du emakume batek eszenatoki batera igotzeko eta bere lana baloratua izateko. Beraz, emakume batzuk elkartu gara egoera horri aurre egiteko eta gure jaia antolatzeko. Guk egin dezakegulako”. Ideiak garbi eta gogo handiz datoz. Apuntatu: Ladyfest Nafarroa gaurtik igandera....
Read MoreBiografiak eta tabuak
Denak ados gaude: inori ezin zaizkio leporatu bere aitak egindako kalteak eta ezin da inoren obra artistikoa epaitu haren familia abiapuntutzat hartuz. Kazetaritza kulturalaren funtsezko premisa izan beharko litzateke obra, obra, obra, obra lehenestea eta ez obraren egileari buruzko inolako kontu pertsonal. Gertatzen da ordea, berriki Elias Querejeta hil dela eta ez bere obra. Eta Querejetari buruz idatzi direla egunotako orri guztiak, haren lanez gain zinegile hernaniarraren dimentsio...
Read MoreSagues, jokaldiaren errepikapena
Gaur iragarri dute nork joko duen 2013an Donostiako Aste Nagusiko agertoki nagusian, Saguesen, eta eztabaidatxo interesgarria sortu da Ekai Txapartegi Udaleko komunikazio arduradunaren eta Inaxio Esnaola kazetariaren artean. Hau da aurtengo kartela: Abuztuak 10, larunbata: Auryn Abuztuak 11, igandea: Julieta Venegas Abuztuak 12, astelehena: Betagarri Abuztuak 13, asteartea: Gatibu Abuztuak 14, asteazkena: Riot Propaganda ( Los Chikos del Maíz + Habeas Corpus) Abuztuak 15, osteguna: Obrint Pas...
Read MoreMotos: Iruñean ere bazen "we are mods!" oihukatzen zuenik
Betiko historia da: ideia eta diskurtso berririk gabeko musikariek arrakasta eta hedabideen arreta berenganatzen dute eta aldiz, alboan dauden proposamen interesgarriak zokoratzen dira eta ahanzturaren putzuan erortzen. Horrela da mundu zabalean eta horrela izan da hemen ere, baita kontrakulturaren gailurtzat daukagun 1980ko hamarkada loriatsuan. Purrustada ulertzeko, beheko bideoa ikusi. Gor diskoetxearen kortesiaz goza dezakegu Motos taldeak (Toño Muro, Marino eta Patxi Goñi eta Francis Los...
Read MoreZertan da Alberdania argitaletxea?
Gaur eman du albistea Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editoreak Twitterren: orain arte Alberdaniako editorea izan den Inazio Mujika Iraola Ereinentzat lanean ari da. Nontzeberrin irakur daitekeenez, Fermin Etxegoienen azken liburua aurkeztu du. Azken hilabeteetan han-hemenka ibili da Alberdania ez zegoela egoera onean. Gainera, 1993an Mujikarekin batera editoriala sortu zuen Jorge Giménez urtarrilean Eusko Jaurlaritzan hasi zen lanean Hizkuntza Politikako Ikerketa eta Koordinazio...
Read MoreAutobonbo literario etikoa egiteko bost gomendio
Ez dagoenez modurik argitaratzen diren liburu guztiek behar bezalako promozioa izan dezaten, geroz eta idazle gehiagok ikusten dute premia argitaletxeen sustapenetik harago beren obrak saltzen aritzeko. Problemarik ez daukat autobonboarekin, baina uste dut nire níre NÍRE liburua ezagutarazteko ere badaudela muga batzuk, maiz gainditzen direnak. Hori dela-eta, autobonbo etikoa egiteko oinarrizko bost debeku proposatuko ditugu gaur (bazkalosteko telefilma bailitzan, benetako gertakarietan...
Read More
Iruzkin berriak