Kategoria: Zinemaldia 2016

Indarkeriarik gabeko palmaresa

0

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak ikustear nengoela Donostian topo egin […]

Irakurri

Gezur mantso eta aspergarriak

0

Bere bikotea beste gizon batekin zurrutean aritu dela jakin ostean, Youngsoo margolariak eztabaida izango du harekin eta banandu egingo dira. Hori da Dangsinjasingwa dangsinui geot film korearraren abiapuntua. Sail Ofizialeko lehiaketan azkena, ez dio oso amaiera ona eman aurtengo edizioari.

Irakurri

Hiltzaileez eta konfiantza faltaz

0

Hiru istorio uztartuz, Ikari film japoniarrak susmoz beterik mantentzen du ikuslea filmak irauten duen bi ordu eta hogei minutuetan. Hiltzaile baten bilaketa abiapuntu duen lan honekin tematika ugari jorratu ditu Lee Sang-il zuzendariak.

Irakurri

Rafael Berrio vs. La Oreja de Van Gogh

0

Sentimendu konplexuen gainean eraikia dago Jonás Truebaren La reconquista. Bi partetan banatua, lehenengoak lortzen du ikuslea protagonisten munduan sartzea tonu malenkoniatsu batekin; bigarrenak berriz, lehenago iradoki diren gauzak gehiegi esplikatzen ditu filma hondatuz.

Irakurri

Negua etorri da ta

0

Emiliano Torresek maila oneko debuta egin du zuzendari gisa Sail Ofizialean pasa duten El invierno filmarekin. Argentinako artzainen istorio hau Patagoniako paisaiak erabiltzen dituenean iristen da puntu gorenera.

Irakurri

Oihaneko legea

0

Fernando Guzzoniren Jesús filmeko gauza deigarriena pelikulatik kanpo gertatu da: ikusle askok eguerdiko pasean aretoa utzi dute, indarkeria-eszena luze baten ondoren.

Irakurri

Maitasuna grungearen garaietan

0

1990eko hamarkadan girotutako nerabeen drama da Miles Joris-Peyrafitte zuzendariaren As you are. Baten ama eta bestearen aita elkarrekin ateratzen hasten direnean elkar ezagutuko duten bi mutil bakarti ditu protagonista AEBetako ekoizpen honek.

Irakurri

Munduko desgrazia guztiak batera

0

Gehiegi, gehiegi da: hori pentsatzea beste erremediorik ez dago Jätten film suediarra ikusi ondoren. Planteamendutik bertatik, erreala akaso, baina egiantzekoa sekula izango ez den materialarekin osatu du filma Johannes Nyholm zuzendariak.

Irakurri

Gaztetxo psikopatak

1

Ez da gehiegi esatea Sail Ofizialean oraingoz ikusi dugun film gogorrena dela Bartosz M. Kowalskiren Plac Zabaw film poloniarra. Nerabe izatera ere iritsi ez diren gaztetxoak ditu protagonista eta bigarren partea benetako gertaeretan oinarritua dago.

Irakurri

Gure aukeren gainetik ahalduntzea

0

Lady McBeth filmaren titulua ikusita batek baino gehiagoko pentsatuko zuen Shakespeareren obra baten egokitzapena aurkeztu dutela Sail Ofizialean baina ez da hala: William Oldroyd zuzendariak Nikolai Leskov idazle errusiarraren nobela laburra hartu du oinarri XIX. Mendeko Ingalaterran girotutako lan honetarako.

Irakurri

Kafkak Txina ezagutu zuenekoa

1

Xiaogang Feng zuzendariaren Wo Bu Shi Pan Jinlian filmak banandutako emakume baten istorioa kontatzen du, ukitu absurdo batekin. Etxebizitza hobea lortzeko senarrarekin dibortzioa adostu ondoren, hitza jan eta beste emakume batekin ezkonduko da bikotekide jada ohia, eta egoerari injustua iritzita, […]

Irakurri

Ez du justifikaziorik behar

0

Parisen hainbat lehergailu jarri ostean erdiguneko merkatalgune batean elkartzen diren gazteak ditu protagonista Nocturamak. Protagonisten ekintzak epaitu ordez, erakustera mugatzen da eta hori da filmaren aspekturik probokatzaileena.

Irakurri

Krimen nordikoen zaleentzat

0

Posizio oneko familia islandiar baten alabak droga trafikatzaile batekin hasten duen harremanak ematen dio abiapuntua Eiðurinn filmari. Aita (mediku prestigiotsua, sasoian dagoten tipo bat) desorekatzen du gertakari horretatik eta hasieran pertsonaiaz espero ez zenituzkeen gauzak egitera eraman. Bolbora asmatzen ez […]

Irakurri

Espaniako listoena

0

El hombre de las mil caras filmarekin Espainiako azken hamarkadetako historia zikinenetako batean (eta hori asko esatea da) murgildu da Alberto Rodriguez zuzendaria: Francisco Paesa espioiak Luis Roldan Guardia Zibileko zuzendari nagusiaren ihesaldian eta haren atxiloketan jokatu zuen papera erakusten […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA