Kategoria: Kulturgintza

Murrizketen ondoren, mezenasgo kulturala

0

Nafarroako Gobernuak lege aurreproiektua onartu du mezenasgo kulturala bultzatzeko. Besteak beste, ekintza kulturalak diruztatzen dituzten pertsona fisikoen errenta aitorpenean %50eraino irits daitezkeen kenketak ezartzen ditu; enpresen kasuan, sozietate zerga %30 gutxitzea.

Irakurri

Anton Reixari ostikoa eman diote SGAEn

0

Batzar tirabiratsua izan zuten duela aste eta erdi egile eskubideen kudeaketa monopolizatzen duen Espainiako elkartean eta ondorioak berehala etorri dira: Anton Reixa galiziarra SGAEko presidente kargutik kentzea erabaki du elkarteko zuzendaritzak.

Irakurri

Imanol revisited

6

Imanolen Forjarien kantara iritsi nintzen aurrekoan ustekabeko lotura baten bidez eta sentsazio arraro batek hartu ninduen, gustatu egin zitzaidalako. Azalpen laburra: txikitan antiguotarraren kanta asko entzundakoa naiz, gurasoek atsegin zuten. Transmisio-paradigman sinesten dutenak harrituko dira agian, baina horrek ez nau […]

Irakurri

Sagues, jokaldiaren errepikapena

0

Gaur iragarri dute nork joko duen 2013an Donostiako Aste Nagusiko agertoki nagusian, Saguesen, eta eztabaidatxo interesgarria sortu da Ekai Txapartegi Udaleko komunikazio arduradunaren eta Inaxio Esnaola kazetariaren artean.

Irakurri

Makina-erremintaren herriko politika kulturala

2

EAEko kultur politikari buruzko analisia egin du Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak Compostelako unibertsitateak argitaratzen duen RIPS aldizkarian. Bere hipotesia da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika kulturalaren bereizgarria, kulturaren zentraltasun eza dela. Labur esateko, politika kulturala gehiago dela politikoa, kulturala […]

Irakurri

SGAEren tripa batzuk erakutsi ditu Anton Reixak

1

SGAEri buruzko kontuak beti izaten dira nahiko ilunak baina Anton Reixak martxoaren 13an argitaratu zuen komunikatua irakurri (Naizek eman zuen gaiaren berri astelehenean), eta bistan da Espainiako Autore, Editore eta 40 Lapurren Elkartean ere mailak eta mailak daudela.

Irakurri

Artazi-ekaitza

2

Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela:

Irakurri

Problematizatu!

23

Txistea izan gura zuen zerbait idatzi nuen duela aste batzuk bertsolarien eta idazleen ustezko ezinikusiaz beste gai baten sarrera gisa; eta pita hartan korapilatu dira pare bat artikulu, Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Nahi edo ez, haurride” erreportajea eta azkeneko […]

Irakurri

Nolako azoka, nork kudeatuta

2

Presaka ari dira gertatzen gauzak Gerediaga elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu duenetik. Gaur arratsaldean bildu dira Gerediaga eta Azokaren inguruko guneetako arduradunak eta, bilera horren emaitza ezagutzen ez dugun arren, analisirako elementu batzuk badauzkagu esku artean.

Irakurri

Musikeneko ustelak eta irakaspenak

0

Musikeneko trapu zikinek usaina botatzen jarraitzen dute Carmen Rodriguez Susok agintea utzi eta urtebetera, Noticias de Gipuzkoan atzo Juan G. Andresek argitaratutako artikulua leitzea besterik ez dago: José de Eusebio orkestra zuzendariari arrazoia eman diote epaitegiek EAEko Goi Mailako Musika […]

Irakurri

Pirritx eta Porrotx, orain xanpuan

0

Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA