Kategoria: Musika

Azken barreak Javier Kraherekin

0

Arrunt dibertigarria izan zela, hori behintzat gogoratu beharko dugu berandu baino lehen. Ez baita ohikoa kontzertu batean publikoa algaraka entzutea eszenatokian kantatzen ari direnarengatik. Javier Krahek hori lortzen zuen eta, zailagoa dena, txiste errazean erori gabe. Duela gutxi ikusi genuen […]

Irakurri

Firebrand diskoetxea: Tom Morelloren Esan Ozenki?

0

Rage Against The Machine taldeari maiz kritikatu izan diote –arrazoiarekin–, multinazionalekin argitaratzen zituztela diskoak, euren kantetan ezkerreko aldarrikapenei protagonismoa eman arren. Diotenez, taldeko gitarra jotzaile Tom Morello haserretu egin zen Rockdelux aldizkarirako egindako elkarrizketa batean kazetariak puntu horretan hatza sartu […]

Irakurri

Abangoardia musikalarekin zita

0

Zer dira ba hamar urte? Deus ez edo pila bat, egiten duzunaren arabera. Arto Artianen kasuan ez izan dudarik: asko egin dute azken hamarkadan, batez ere aldagai kualitatiboari erreparatzen badiogu. “Musika txikien katalogoa” izen xumea jarri zioten beren buruari eta […]

Irakurri

Norte Apache euskal hip hoparen ondarea aldarrikatzen

0

Norte Apache bizkaitarrek euren disko berrian entzungo den Hazi berriak kanta aurreratu dute. Single bat? Bai, baina gehiago ere bada: azken hamarkada luzean egindako hip hop euskaldunaren aldarrikapena dirudi, urteotan egindako kanten erreferentzietatik abesti amaierako keinu umoretsura.

Irakurri

Intimitatearen hizkera politikoa

1

Itxaronaldia luzea egingo zitzaien Anariren jarraitzaileei, 2009ko Irla izan hartatik kanta berririk argitaratu gabe zegoen, ez ordea geldirik. Urte hauetan publikatuak ditu Bidea eta denbora zuzeneko diskoa eta parte hartu du erreferentziazko hiru omenaldi-diskotan. Mikel Laboa zenari eskainitako Txinaurriak binilo […]

Irakurri

Cró!: galiziar sailkaezinak

0

2007an Vigon (Galizia) sortua, Cró! taldeak titular handirik lortu ez badu ere, pixkanaka arreta merezi duen ibilbidea osatu du: 2013an Bilbo Hiria lehiaketa poltsikoratu zuen laukote honek, estudioko hirugarren diskoa aurkeztuko du aste honetan Azkoitian eta Beran.

Irakurri

Morau eta Beñardo Gernikako Astran

0

  Kafea eta Galletak ekimenaren berrogeigarren eta, itxura guztien arabera, azken ekitaldia. Han agertu ziren Andoni Tolosa “Morau” eta Beñardo Goietxe, Arrainentzako himnoak diskoa zuzenean aurkeztera, Townes Van Zandt-en Live at the Old Quarter komentatzearekin batera.

Irakurri

Gernikako Lekuek: musika festibala eta gehiago

0

Gernikako Lekuek festibalarekin gertatzen da, gutxi gorabehera, Barçarekin bezala. “Més que un club” da Camp Noura zelairatzen den taldea eta festibal arrunta baino gehiago da Bizkaiko herrian martxoaren 8tik 15era antolatu dutena. Hortik aurrera, dena dira diferentziak: ez duzu Qatarko […]

Irakurri

Kafe Antzokiko kontzertu historikoak pilulatan

1

Oharra: hau nostalgikoentzat idatzitako post bat da. Zenbat musikari pasa diren Bilboko Kafe Antzokitik azken 20 urteetan, aretoko arduradunek ere jakingo ote duten ez dakit. Kontzertu horietako asko bertan izan zirenen disko gogorrean gordeta egongo dira, baina badakigu memoriak nola […]

Irakurri

Euskal Herriko segallari txapelketa

0

Ez dakit merezi duen Ty Segallek astelehen gauean Intxaurrondon jo zuen kontzertuaz lerro bakar bat idazteak. Aspaldian ikusi dudan zuzenekorik erabatekoena izan da –duela bi urte Donostia erdia matrailezurra klak eginda utzi zuenekoa galdu nuen eta nire burua gorrotatzen dut […]

Irakurri

Hotza kentzen duten norvegiarrak

0

Freskatzen hasi duela komentatzen sartu ginen ostegun gauean Berako Kataku ostatura, pausoa azkartuz, hotzagatik bezainbeste kontzertura berandu iristen ari ginelako. Beezewax talde norvegiarreko kideak parean topatu genituen, mahaian jarrita, garagardo artean.

Irakurri

Post-hardcore kataluniarraren azken kolpea

0

Badoaz hiru kataluniar, sortzen dute post-hardcore talde bat eta emaitza ez da txiste bat, ez horixe. SOT taldearen bost kanta jasotzen dituen Avall EPa entzuten hasi eta berehala datorkizu burura Bidasoaldeko eszena (Dut, Lisabö, Borrokan…). Erritmo hautsiak eta gitarra zaratatsuak, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA