Kategoria: Musika

Urtebete, 325 disko eta gainontzeko guztia berdin

2

325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian, erdia baino gutxixeago euskaraz. Auto-ekoizpenak goraka jarraitzen du eta estilo aldetik ugaritasuna da nagusi. Hirugarrenez Entzun!ek eta Harrobia Lantzenek argitaratu duten Gureandoinu txostenetik (pdf) ateratzen diren ondorioak dira.

Irakurri

Musikeneko ustelak eta irakaspenak

0

Musikeneko trapu zikinek usaina botatzen jarraitzen dute Carmen Rodriguez Susok agintea utzi eta urtebetera, Noticias de Gipuzkoan atzo Juan G. Andresek argitaratutako artikulua leitzea besterik ez dago: José de Eusebio orkestra zuzendariari arrazoia eman diote epaitegiek EAEko Goi Mailako Musika […]

Irakurri

Asteburuan kulturaz pentsatzeko pare bat irakurgai

0

Bat. Gorka Erostarbek Berriako Kulturak blogean Axiari, Antony eta joerak posteatu du. Joseba Irazokik azkenaldian hartu duen sonarekin pozik, baina harriturik, galdetzen du ez ote den antzeko zerbait gertatuko Beñat Axiarirekin, 2012ko abenduaren hondarrean Irazokirekin eman kontzertuaren ondoren Donostiako publikoa […]

Irakurri

Hiru dokumental musikal interesgarri (itxuraz)

0

Dock Of The Bay jaialdiari esker musikari buruzko dokumentalen betekada ederra hartzen ari dira hainbat Donostian. Oturuntza guztiek uzten dute postre baterako tartea ordea, eta azkenaldian hiru film musikal itxuraz interesgarriren berri izan dudanez, erretilu batean zerbitzatzea erabaki dut bazkaltiarren […]

Irakurri

Higadura, Saioaren disko berriko aurrerapena

0

Saioa Garin bakarlariaren disko berriko kanta bat aurreratu du Moonpalace Records zigiluak. Natura titulua edukiko du LPak –hortik beharbada Higadura kanta honen tematika itsastarra–, eta euskaraz izango dira abesti guztiak. Joseba Irazoki arduratu da ekoizpen lanaz.

Irakurri

Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen

0

Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo […]

Irakurri

Udazkena heldu da euskal kulturara

1

Asteazkena, 21:30ak inguru. Teleberriak dio Mikel Urdangarinen disko berriak “udazken ukitua” daukala. Gaztaina bezala erori zait zalantza: diskoaz ari dira ala El Corte Ingleseko kolekzio berriaz? Bukatu gabe utzi dut albistegia duda argitu nahian; Euria ari duren bideoa ikusteak –hori […]

Irakurri

Hiru gako Zea Maysen azken urteetako arrakasta ulertzeko

10

Abenduan bukatuko da Zea Mays taldeak Era diskoa aurkezteko egin duen bira, ia bi urteren ondoren. Merezitako oporrak izango dira Errekaldeko taldearentzat, gelditu gabe aritu baitira 2010etik hona. Gutxik espero genuen tamainako arrakastarik, kontuan izanda ordura arte taldearen ibilbide aski […]

Irakurri

Reggaetoiaz bestelako ikuspegi bat

3

Taberna batean reggaetoia jartzen duten bakoitzean ni bezala ernegatzen baldin bazara, lerro hauen gainean dagoen Victor Lenoreren hitzaldia ikustea gomendatzen dizut. Munduaren hegoaldeko ghettoetan egiten diren soinuak aztertu ditu ikuspuntu soziologikoa erabiliz.

Irakurri

BBK Live (eta II): Kobetamendiko elur madarikatua

0

Ekaitza izango genuela zirudien Kobetamendira sartu ginenean baina azkenerako euriak ez, elurrak markatu zuen atzoko BBK Liveko eguna. Amos y Los Santos talde kolonbiarraren bizpahiru kanta entzun genituen karpako eszenatokian eta erabaki genuen ez zuela merezi estalpean egoteagatik “en el […]

Irakurri

BBK Live (I): Gehiegizkoa

2

Jendetzak eta problema teknikoek itsusitu egin zuten BBK Live jaialdiko lehenengo jardunaldia. Belako mungiarrekin hasi genuen ibilbidea. Ez genuen asko espero nozitu zituzten argindar etenak eta soinu arazoak gauaren bukaeran kontzertu nagusian ere errepikatuko zirela. 80ko hamarkada bukaerako post punk […]

Irakurri

Joseba Irazoki ikusita erraza dirudi

3

Etortzen da gitarra pare bat, bonboa, pedalak, txistua, platera eta nik al dakit zenbat tramankulu gehiagorekin eta berak bakar-bakarrik egiten dizu kontzertu bat, gustura joko luketena sei eta zazpi taldekide dituzten banda askok. Joseba Irazoki orkestra-gizonak saio aparta eskaini zuen […]

Irakurri

Saguesko kontzertuak eta argumentum ad populumak

3

Galdetzen badidate Donostiako Aste Nagusian Saguesen joko duten taldeak zer iruditzen zaizkidan, erantzungo dut ez nagoela kartelarekin bereziki ilusionatuta. Batzuk askotan ikusi ditudalako azkenaldian (Zea Mays) eta beste askoren kontzertuetara joan ez banaiz, ez delako aukera faltagatik izan, ekonomialarien hizkera […]

Irakurri

Madonnak ez du euskal kitscha asmatu

2

Facebookeko talde horietako baten izenak barregura eman zidan: “Señoras que se asustan al oir la palabra ‘pene’ pero luego tienen 8 hijos” (“8 seme-alaba eduki arren, ‘zakil’ hitza entzun eta izutzen diren emakumeak”). Katolizismoaren herentzia gainetik kendu ezinean gabiltzan hegoaldetarrok […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA