Kategoria: Musika

Arrakastak ez duela ezer balio? Chi Cheng komatik esnatu da

2

Deftones taldearen metal deprea inoiz entzundakoa bazara –batzuk White Pony grabatua zeukan kasetea ia gastatu genuen garai batean–, igual ezaguna egingo zaizu Chi Cheng izena, baxua astintzen zuen talde hartan-eta. Zuen: 2008ko azaroan arrebarekin autoan zihoala istripua eduki, segurtasun uhalik […]

Irakurri

Usopop Kontrapasa, zita indiea Saran

0

Tiro bat bezala dator Sarako Usopop festibalaren otsaileko Kontrapasa, eskopetarik eta uso zartaturik izango ez den arren –“Musika berriak eta amalurra” du goiburu jaialdiak, izan ere–. Hilaren 25ean Ruper Ordorika, Rover ariko dira Lurberri gelan eta Islaia Etxola gaztetxean; ondoren, […]

Irakurri

Pussy Riot: Anonymous + punk feminista Errusian

0

Zortzi lagun aurpegiak kolorez estalita Kremlinaren aurrean abesti hardcoreta batekin Vladimir Putin egurtzen. Protesta hori egiteagatik atxilotu zituzten urtarrilaren 20an Pussy Riot taldeko zortzi kide Moskun. Anonymousen estiloa gustuko baduzu hau gehiago gustatuko zaizu: Anonymous da, gehi punk feminista; bonba […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)

1

Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (IV)

0

Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (III)

0

Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (II)

0

Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (I)

1

Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan […]

Irakurri

PC11 (eta IV): Mausi buruz berbetan

0

John Mausek aurreko egunean Madrilen jardun zuelarik, denetarik irakur zitekeen sarean hangoaz: “Filosofo honena —filosofia irakaslea da— tamalgarria da, auzo lotsa eragiten du”, “Gauza bat lo-fia da eta beste bat truñoak”, “Kaka zahar hutsa” eta abar. Atzo entzun nuen ere […]

Irakurri

PC11 (III): Kasinoak eta 90eko harmakadarako bidaiak

0

Poble Nou-ko Casino L’Aliança ramegantean hasi genuen atzoko eguna hiru kontzerturekin, Still Corners, St. Vincent eta Girls-ekin. Kontzertuak eserita ikusteko aretoa da eta iritsi ginenerako aski beterik zegoen lekua. Agerikoa zen batez ere St. Vicent eta Girlsen “tiradizoa”. Still Corners […]

Irakurri

PC11 (II): Perfekzioaren kontra

0

Bigarren jardunaldian hiru kontzertu ikusi genituen: Spectrals, Sleep Over eta R. Stevie Moore. Egun indartsuenen atarian, bigarren eguna lehenengoa baino eskasagoa atera zen, guk egindako ibilbidean behinik-behin. Spectrals Louis Oliver Jones-ek gidatzen duen talde britainiar gaztea da —21 urte baino […]

Irakurri

PC11 (I): Dena ez da indiea

0

Abiatu da beste urte batez Primavera Club festibala, maiatzeko Primavera Sound jaialdi ezagunaren anaia edo arreba edo ahizpa txikia. Madrilen asteartean hasi zen eta Bartzelonan, ostera, atzo. Bartzelonako emanaldien berri emango dizuegu datozen egunetan. Apolo aretoaren alboko taberna berrituan botatako […]

Irakurri

Shelagh Delaney hil da

0

“Hori baino hobeto egin dezaket nik” esan omen zion bere buruari Shelagh Delaneyk, Terence Rattiganen Variations on a theme antzezlana ikusi ondoren eta 18 urte besterik ez zituela lehenbiziko obra idatzi zuen, A taste of honey, agian distiratsuena, teatrorako, telebistarako […]

Irakurri

Melancholia: depresioa eta apokalipsia

0

Eguerdian irratiak sortutako ezuste batek bideratu nau Lars von Trieren film hau ikustera. Astelehenetan tertulia izaten dute Angel Erro eta Markos Zapiainek Euskadi Irratian. Haien tartea hasteko Richard Wagnerren Tristan eta Isolderen pasarte bat hautatu zuten. Iragarkiak dekoratzeko ez bada […]

Irakurri

Herman Düne, hitzontzi artean

5

Gustatzen zait jende tertuliazalea. Ez zait gustatzen tertuliazaletasuna kontzertuetan praktikan jartzen duen jendea. Sinplea da esplikatzea zergatik: talde bat ikusteko patrikatik 15 euro atera behar badituzu (aurretik erosita; txarteldegian 20 ostia beltz), gutxieneko baldintza kontzertua entzutea da eta, parean gertatzen […]

Irakurri

Top 5: momentu historikoetan lekuz kanpo zaudenerako kantak

4

Munduko semiologoak, batu zaitezte eta saiatu denen artean, mesedez, bideo honi esplikazio koherentea ematen. Baita, ahal baduzue, ikusi duten 10 lagunetatik 12ri sortu zaien galderari erantzuten ere: zergatik!? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi López agertzen da, ETAren iragarpena baloratzen […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA